"Poliziak uste zuen Parisko Jaka Horiek Korrikako furgoneta irauliko zutela"

  • Txaleko horietatik moreak eramatera igaro zen Paris iragan astean. Lorea Ibañez egon zen, besteak beste, Pariseko Korrikan. Zer gertatu zen jakin nahi?

Lorea Ibañez amurrioarra aritu da Pariseko Korrika antolatzen, besteak beste. Argazkia: L. Ibañez
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko apirilaren 05an - 10:44

Euskal Herrian baino lehenago hasi da aurten Korrika Parisen. Hain zuzen, iragan astean ospatu zuten euskararen aldeko egitasmoa Frantziar estatuko hiriburuan. 30-40 lagunen artean aritu zen Lorea Ibañez amurrioarra ere: "Jendea Pariseko kaleetatik korrika ikustea oso hunkigarria da. Saltsan zaudela ez duzu antzematen, baina atzera begira, hotzean pentsatuta, sekulakoa da, oso hunkigarria". Ahalegin handiko lana da Parisen Korrika antolatzea, Ibañezen aburuz. 

21.Korrikak ere hamaika bitxikeria utzi ditu amurrioarraren esanetan: "Pariseko kaleetan azkenaldian manifestazio ugari egon dira. Txaleko horien mobilizazioagatik poliziak ez zigun sartzen utzi nahi, txaleko horiek gure furgoneta irauliko zutela uste baitzuten. Berdin zitzaigula esan genien. Azkenean pasatzen utzi ziguten. Txaleko moreak saldu genituen, eta ondoren korrika hasi. Korrika osoan zehar broma gisa hasi zena lelo bihurtu zen: Gilets violets, euskeraren alde  oihukatzen joan ginen -'txaleko moreak euskararen alde'-".

Korrika, oroitzapena baino gehiago

Oroitzapena baino gehiago da Korrika Ibañezentzat. Euskararen aldeko mugimenduaz gain, Euskal Herriarekiko lotura estutzen dio. Hargatik ditu gogoan Korrika Txikiak, Aresketa Ikastolan ikasitako kanta guztiak, irrikaz margotutako dortsalak eta abar. "Adinean aurrera egin ahala kilometroen apustu bihurtuak etorri ziren", dio. 2002. urteko edizioa du gogoan, Amurriotik gauez igaro zenekoa. "Gero kontzertuak egon ziren, Gatibuk jo zuela gogoratzen dut", oroitu du.

Amets bat betetzea da beretzat Pariseko Korrika: "Paristarren artean euskara ikasteko gogoa pizten du Korrikak, poztasuna eta ahalegina ikusten dira korrika egiten dutenen artean".

Artikulu hau Aiaraldeak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korrika
2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Eguneraketa berriak daude