Jaka horien ekintza batek auto pilaketak eragin ditu AP-8 errepidean

  • Hiru urte dira jaka horiek lehen protestak egin zituztela. Urtemugarekin loturan ekintza egin du hogei pertsona inguruko taldeak Biriatuko pasabidean, auto ilarak sortuz.


2021eko azaroaren 17an - 10:02
Azken eguneraketa: 11:21
Jaka horien ekintza bat, biribulgune batean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jaka horidun hogei pertsona inguruko taldeak goizeko 08:00ak aldera egin du agerraldia Biriatuko pasabidean (Lapurdi), France Bleu irratiak jakinarazi duenez. Azaroaren 17an bete dira hiru urte mugimenduaren lehen protestetatik, eta urtemugaren harira egin dute ekintza. Zazpi kilometro arteko auto pilaketak eragin dituzte AP-8 errepidean, Irun parean, Baionarako norantzan.

Frantziako Polizia jaka horidunak zeuden tokira bertaratu da, eta protestan zirenak gertuko biribilgunera lekualdatu dira, ekintzarekin jarraitu asmoz.

Egunean zehar, mobilizazioak aurreikusten dira Ipar Euskal Herrian, baita Frantzian ere.


Jaka Horien mugimendua kanalean gehiago
2019ko apirilaren 3
IRITZIA
Laru beilegi hori

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.