Jabi Asurmendi, Udalbiltzako lehendakari berria

  • Jabi Asurmendi Sainz, Arakaldoko alkatea (EH Bildu), izango da Udalbiltzako lehendakaria 2019-2023 epealdian, Luis Intxausperi lekukoa hartuta.

Jon Jauregiren, Loren Arkotxaren (ezkerretik hirugarrena), Mertxe Aizpuruaren (ezkerretik lehena) eta Luis Intxausperen (eskuinetik lehena) lekukoa hartu du Jabi Asurmendik / Udalbiltza

2019ko azaroaren 18an - 10:59
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Elkartean 20. urteurrenaren baitan, zuzendaritza berritzeko batzarra egin dute larunbatean Durangon. Lehendakariordeak, Asteasuko alkate Pili Legarra eta Vianako zinegotzi Irantzu Antoñana izango dira.

Ardatz nagusiak

Euskal Herri osoko 1.050 hautetsik osatzen dute Udalbiltza. Durangoko alkate Ima Garrastatxuk batzarraren irekieran adierazi duenez, "bereizten gaituzten muga administratiboen gainetik zubiak eraikitzeko bokazioa duen erakunde publiko nazionala da Udalbiltza; gaur eta hemen, Euskal Herriaren eraikuntzan aurrera pausuak eman eta proposamen zehatzak garatzeko helburua duena, betiere, lurralde garapenaren, ekonomia sozial eraldatzailearen, jasangarritasunaren eta saretzearen ildoetatik tiraka".

Epe motzera begirako lanari dagokionez, ardatz nagusiak dira: Ikerbiltza, Hurbiltzen, Hartu-eman eta Hauspotu proiektuak; Lurgida app turistikoa eta Euskal Herriko historiaren memoria gunea.

 


Irakurri gehiago: Udalbiltza Politika Burujabetza
Udalbiltza kanalean gehiago
2021eko apirilaren 27
Udalbiltzaren "Geuretik Sortuak" proiektua
26 artistek bere herria ez den batean landuko dute bere obra

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.