Ekonomia soziala eta tokiko garapena bultzatzeko konpromisoa

  • Koop57 irabazi asmorik gabeko kooperatibak eta Udalbiltzak lankidetza hitzarmena sinatu dute, hiru ardatzetan oinarrituta: Euskal Herriko lurralde desorekak arintzea, ekonomia soziala eta tokiko garapena sustatzea eta Euskal Herriaren kohesioan laguntzea.


2019ko ekainaren 5ean - 14:48
Koop57 EH
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sinatutakoaren balioa honela azaldu du Koop57 kooperatibak berak: “Etorriko diren pauso berrien lehena besterik ez da. herrigintza eredu publiko-kooperatibo-komunitario berriak eraikitzen lagundu nahi dugu, desorekak arinduz eta kohesioa bilatuz".

Eredu komunitarioak, zaintza, energia berriztagarria...

Hitzarmen honi esker, "bereziki erabilera lagapen eredu komunitarioak, zaintzaren alorrekoak, energia berriztagarriak, agroekologiari lotutakoak eta orokorrean ekonomia sozial eraldatzailea eredu hartzen duten proiektuak sustatzen lagunduko dugu Udalbiltzarekin elkarlanean”, gaineratu dute.

Koop57ko ordezkari Gorka Juliok eta Udalbiltzako lehendakari Luis Intxauspek sinatu dute hitzarmena eta lau urteko epea izatea aurreikusi dute.

 


Ekonomia eraldatzailea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.