Itxaso Zaldua espetxeratzeko agindu du Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak

  • Duela 19 urte Manuel Gimenez Abaden hilketaren haritik espetxeratzeko agindu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak, Europa Pressek zabaldu duenez. Zalduak ukatu egin du ETAren atentatu hartan parte hartu zuenik.


2020ko uztailaren 22an - 15:15
Itxaso Zaldua, zigorra betetzen preso egon ostean askatu zutenean ateratako artxiboko argazkia.

Asteazkenean espetxera igorri du Itxaso Zaldua Espainiako Auzitegi Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak, 2001ean Zaragozan Aragoiko PPko presidente ohi Manuel Giménez Abaden hilketarekin lotuta.

Epaileak bere erabakia "babestutako lekuko" batek joan den uztailaren 7an egindako deklarazioan oinarritu du Naizek argitaratu duenez.

2005ean atxilotu zuten Zaldua Tarbes inguruetan (Okzitanian) eta 12 urte Frantziako espetxeetan igarota, kondena amaitutakoan polizia frantziarrak espainiarraren eskuetan entregatu zuen 2017an. Madrilgo Barajas aireportura iristean libre utzi zuten.

Astearte goizean atxilotu zuten Hernanin, lanera bidean Goierrirantz zihoala. Itxaso Zaldua espetxean mundura ekarritako mutiko baten ama da.

Asteartean bere jaioterrian protesta jendetsua egin zuten.

Manifestazioa Hernanin barrena.

Asteazken goizean bere lantoki Beasaingo CAFen, LABeko kideek protesta egin dute atxiloketa salatzeko.

'Errepresioa ez da bidea, Itxaso askatu' eskatu dute bere lankide askok.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude