Itxaron zerrendak Nafarroako Hezkuntzan, aniztasunari arreta emateko alorrean


2024ko maiatzaren 21ean - 11:16
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aspaldi gertatzen zaio jende gehienari medikuarekin hitzordu bat eskatu, eta hori atzeratu behar izatea, sendagile faltagatik. Agian jende gutxiagok ezagutzen ditu Nafarroako Hezkuntza Publikoan dauden itxaron zerrendak, eskatzen denean hezkuntza laguntzako langileen esku-hartzea, hala nola honako hauena: orientatzaileak, Pedagogia Terapeutikoko irakasleak, logopedak, eskola sustatzaileak, Komunitateari Laguntzeko irakasleak edo kultura gutxiengokoak.

Bizi garen gizartearen isla dira ikastetxeak. Gauzak horrela, aise ulertzen da hezkuntzako langileok ikasgeletan gero eta ikasle gehiago izatea gorabehera hauekin: estimulazio eta arreta falta pantailen aurrean denbora gehiegi igarotzeagatik, irakasteko hizkuntza ez jakitea, zaurgarritasuna pobrezia dela kausa, desegituraketa eta indarkeria familian, substantzia kaltegarrien kontsumoa, bizikidetzarako jokabide kaltegarriak, gabezia afektiboak, edo askotariko koadro psikologiko eta emozional suntsitzaileak.

Hala, laguntza-premia duten ikasleak bikoiztu egin dira gure ikasgeletan azken hamar urteetan (2011-12an %5,1 izatetik 2020-21ean %9,3 izatera pasa dira) eta, ordutik, urtero %2 handitzen da kopuru hori.

Diagnostiko klinikoa duten 10 ikasletik 2 baizik ezin dira artatu ikastetxeetako langileekin. Gainerakoak hezkuntza laguntzako unitateen edo orientazio departamentuen itxaron zerrendetan sartzen dira

Ikasle horiek eta gainerakoak ongi artatzeko, hezkuntza-premien proportzio berean handitu beharko lirateke laguntza baliabideak, gutxienez. Baina diagnostiko klinikoa duten 10 ikasletik 2 baizik ezin dira artatu ikastetxeetako langileekin, gaur egun. Gainerakoak, diagnostikatutako 10 haurretatik 8, hezkuntza laguntzako unitateen edo orientazio departamentuen itxaron zerrendetan sartzen dira, uneren batean laguntza saioren bat izateko. Erroldatu ez direnak ez dira estatistika horietan agertzen, nahiz eta arreta berezia behar izan.

Gure hezkuntza sistemako arduradunek badakite ikasle guztiei arreta emateko, hezkuntza laguntzako espezialisten plantillak boskoiztu beharko liratekeela, eta ratioak murriztu, legeak ezartzen duen bezala, gela bakoitzean, gehienez ere, hogei haur egon daitezen. Horretarako, Nafarroako Gobernuak BPGaren ehuneko 3 puntu inguru gehiago inbertitu beharko luke Hezkuntzan, Frantziak, Finlandiak edo Belgikak egiten duten moduan. Hala ere, kontua da urtero baliabide urriak eta langileak ikastetxez ikastetxe eramaten dituztela, inklusioaren esku-oihalarekin estali nahian gure ikasgeletan aniztasunari ematen zaion arreta, ohe handi bat dena.

Dei egiten diegu ikastetxeei, familiei eta, oro har, gizarteari, gure ikasleei arretarik ez emateak dakartzan ondorioak aztertu ondoren, saia daitezen arazoari irtenbidea ematen, eta Nafarroako klase politikoari eska diezaioten ez dadin izan bere zorra (neurri handi batean, gainera, zilegitasunik eta moralik gabea) murrizten duen erkidego bakarra. Aitzitik, guztion dirua inberti dezala gure erkidegoan gero eta haur gehiagok bizi duen egoera tamalgarria iraultzeko. Beste edozein erabaki politikok gizarteko kolektibo zaurgarrienaren aurka egiten du.

Steilas sindikatua

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Gaur geure eguna baita

Batzuontzat ikusezintasuna ez da berria. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Ikusezinak gara. Asko jota, pasa gaitezke ikusezinak izatetik itzalak izatera. Zorionekoak, hazpegiak antzemanez gero. Askori egingo zaizue ezaguna. Edozein mailatan, edozein esparrutan. Baina gaurko... [+]


2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


2025-10-09 | Markel Elortza
Bi urteko genozidioa, bi urteko isiltasuna

Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.

100 urte pasatxo... [+]


Noizko greba bat CAFen Palestinaren alde?

Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]


Asilo-leku sakratua

Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]


Arrakalak Bilboko Manhattanen

Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]


Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Euskal udalekuak: mundua bestela habitatu

Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


Eguneraketa berriak daude