Itunpeko eskoletako grebak jarraipen “oso altua” izan du, sindikatuen arabera

  • Itunpeko eskoletan greba egin dute bart, EAEn, lan hitzarmena aldarrikatzeko. Sindikatuen ustez, “arrakastatsua” izan da. Patronaleren esanetan, aldiz, irakaslegoaren %24ak baino ez du babestu.


2013ko abenduaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Sindikatuen mobilizazioa, bart Bilbon. (Arg: Fernando Domingo)

“Blokeo” egoeran dago Euskal Autonomi Erkidegoko itunpeko eskolen gatazka. Hala adierazi dute sindikatuek. Horregatik, bart egindako protestan bi patronalen –Kristau Eskola eta AICE (Ikasketa Zentroen Elkarte Independentea)– eta bost sindikatuen –ELA, CCOO, STEE-EILAS, LAB eta UGT– arteko negoziazio mahaia berriz ere abian jartzeko eskatu dute, lan gatazka konpondu asmoz. “Murrizketa eta txantairik gabeko elkarrizketa nahi dugu”, esan du ELAko ordezkari Xabier Irastorzak.

ELAren irudiko, langileen %80ak bat egin du greba deialdiarekin. Kristau Eskolaren zenbaketa, ordea, oso bestelakoa da; probintziaka aztertu du mobilizazioaren eragina. Dionez, Gipuzkoan %10eko babesa izan du; Araban, %24koa; eta Bizkaian, %34koa

Lan hitzarmena, gatazka iturri

Irastorzak kritikatu du EAEko irakasleei Espainiako Estatuko lan hitzarmena ezartzea: “soldata bakoitzean 1.500 euroko murrizketa ekarri du”. Gainera, gogoratu du Kristau Eskolak “etengabe” errepikatu izan zuela ez zuela estatu mailako neurria aplikatuko, azkenean, baina, ezarri egin du. Sindikatuek, EAEko hitzarmen propioarekin jarraitzeko galdegin diote Kristau Eskolari eta AICEri.

Iragarritako bi greben lehena izan da bart egindakoa. Asteotan hurrengo mobilizazioari ekingo diotela aurreratu dute protestetako deitzaileek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


EHUk harremanak hautsiko ditu Palestinako sarraskia gaitzesten ez duten Israelgo unibertsitateekin

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


Eguneraketa berriak daude