Italiak 85.000 irakasle aldi baterako kontratatuko ditu irailean eskoletan ratio txikiagoak izateko

  • Ikasturte berrirako eskola presentzialen aldeko hautuari eutsi dio Italiako Hezkuntza ministro Lucia Azzolinak, eta inbertsio handia proposatu du.


2020ko abuztuaren 10ean - 10:11
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Italiako Gobernuak 84.808 irakasle kontratatzeari ekin dio, La Stampa hedabideak aditzera eman duenez. Ratio txikiagoak mantendu behar diren denboraldirako esleitu ditu lanpostuak Lucia Azzolina Hezkuntza ministroak. Gainera, 50.000 langile gehiago kontratatuko dituzte, “lan gehiago emateko eta txanda bikoitzak saihesteko asmoz”. Hori bai, guztiek aldi baterako kontratua izango dute ordea.

Azzolinak telebista saio batean zin egin du beste itxialdi bat egon ezkero irakasle berriak ez ditutela kaleratuko. “Egia da eragozpen asko dagoela, baina hala ere kontratuak luzatu ditugu eta orain hobeto prestatuta gaude". Italiaren zorpetze publikoa, gaur gaurkoz, BPGaren %137,60 da.

Guraso asko ez dago eskolara itzultzearekin ados, harik eta seme-alabarik txikienentzako txertoa hartu arte. Azzolinak haien beldurrak “ulertu” egiten dituela dion arren, itzuleraren aldeko apustua berretsi du. “Historiak esango du zuzena egin genuen ala ez", ondorioztatu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!