Islamofobia eta generoa uztartuko dituen topaketak antolatu ditu SOS Arrazakeriak

  • Erakundeek dituzten jarduerak, feminismoek zer dioten, eta gizartean eta hedabideetan gaia nola lantzen den aztertuko dute.


2017ko irailaren 27an - 16:23
Argazkia: Irantzu Pastor.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urriaren 6 eta 7an izango dira topaketak Donostian. Hiru bloke nagusi ditu eta bakoitzean mahai-ingurua eta tailerra egingo da.

Lehenengo blokean erakundeen jarduera egokiak zein diren edo liratekeen azalduko dute, eta besteak beste, Kataluniako Badalonako Udaleko Elkarbizitza zinegotziak hango esperientzia kontatuko du.

Bigarren blokean hainbat ikuspegi feministetako eta hainbat jatorritako emakumeek haien ikuspegiak trukatuko dituzte.

Hirugarren blokean kazetari, antropologo eta soziologoek gizarteak eta hedabideek dituzten jarrerak, pertzepzioak eta diskurtsoak landuko dituzte.


Islamofobia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.