Iruzurra euskararen arloan ere

  • Osasuna eta hondasuna, eta eman nahi duzuna. Nork ez du nahi bere osasuna zaintzea? Berebiziko garrantzia ematen diogu osasunari, oinarrizko giza eskubidea izaterainokoan. Horrenbestez, doako osasun arreta publiko eta unibertsala eskaintzeko Osakidetza eta Osasunbidea dauzkagu.

     


2020ko otsailaren 03an - 09:52
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Osasuna norbanakoarentzat lehentasuna izan daitekeen moduan, hizkuntza herri baten muina da, gauzarik baliotsuena. Azken batean, hizkuntza da herri baten kultura-eramalea, hiztun komunitate bat bere iragana, orainaldia eta etorkizunarekin lotzen duena, belaunaldien arteko hizkuntza-transmisioaren bitartez. Hartara, herri gehienek nahi dute euren hizkuntza gordetzea.

Norbanakoaren osasunak eta herriarenak bat egiten dute osasungintzan: ez dago kalitatezko osasun arretarik, ez ekitaterik, ez hizkuntza-justiziarik, osasun arreta pazientearen hizkuntzan ematen ez bada: gurean euskaraz. Bestalde, ez da egongo Euskal Herri euskaldun bat osasun sistema euskalduntzen ez badugu.

Euskara planak eta hizkuntza-politikak ezinbestekoak dira beraz, osasun arreta euskaraz eskainiz norbanakoaren eta hiztun-komunitatearen osasuna bermatuko bada. Osakidetzak bereak sortu ditu: lehenengoa 2005ean eta bigarrena 2013an. Orain une erabakior batean gaude, izan ere aurten III. Euskara Plana garatu behar da. Esan daiteke bidegurutzean gaudela. Baina zoritxarrez, ez dago Euskara Zerbitzuko bururik. Jakin izan dugunez, une honetan kudeaketa bitarteko langile bat betetzen ari da behin behineko egoeran. Ez daukagu zalantzarik langile fina eta zintzoa dela, eta zorte ona opa diogu bere eginkizunean. Baina ez da langilea finkoa eta, hortaz, ez ditu betetzen gure erakundean edozein zerbitzu-burutzak eskatzen dituen baldintzak.

Euskara planak eta hizkuntza-politikak ezinbestekoak dira beraz, osasun arreta euskaraz eskainiz norbanakoaren eta hiztun-komunitatearen osasuna bermatuko bada

Legeari jarraituz, Giza-Baliabideetako zuzendaritzak kargu hori hornitzeko deialdia zabaldu behar luke, lanpostua eskuratuko duenak III. Euskara Planari ahal bezain laster ganoraz ekin diezaion. Kargu hori betetzeko interesa duen edozeinek, araudiaren arabera, Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan plaza jabetzan eduki behar du, hau da, langile finkoa izan. Susmoa dugu izendapen askea izanik, Osakidetzako zuzendaritza EPEa amaitu arte itxaroten ari dela deialdi publiko hori zabaltzeko, horrela bere intereserako egokia den lankide bat aukeratzeko xedearekin. Izan ere, teknikari batek ez du hizkuntza-politika erabakitzen: arauak ematen zaizkio, aginduak nagusiengandik. Ez du egiazko botererik erabakiak hartzeko. Eta hori da, azken batean, nahi dutena: morroi bat, mamirik gabeko plan bat egingo duena, botere-guneetatik at eta agintariekin zorretan egongo dena, beldurrak jota. Ez da bidezkoa hain garrantzitsua den euskararen normalizazio-prozesuan horrelako jardunbide ez ohikoak eta desegokiak erabiltzea. Ez dio onurarik ekarriko Osakidetzari, Euskara Zerbitzuari, ezta euskarari ere. EPEarekin bezala, iruzurra heldu da, nora eta euskararen arlora. Zerbitzu-buru ohiak esan zuenez, Osakidetzan normalizazio-dekretua Lehendakariaren eta Osasun sailburuaren eskumena da, ez teknikari batena. Euskara  Zerbitzuko burua eurek nahi dutena izango da, eurek nahi dutenean, eurek nahi dutena egin dezan. Eta horretarako itxaron behar bada, ez dago arazorik: EPEa amaitu bezain laster, plaza eskuratuko du, eta orduan zabalduko dute deialdia, kargua hari emateko. Badakigu, jakin, aldez aurretik, nor izango den hurrengo Euskara Zerbitzuko burua. Iruzurra Osakidetzan, iruzurra euskarari. Pazienteen kalterako, gure herriaren kalterako. Osasuna, hondasuna, egin nahi duzuna.

 

* * *

Osakidetza-Euskal Osasun zerbitzuko Giza-Baliabideetako zuzendaritzari:

Osakidetza-Euskal Osasun zerbitzuan euskararen erabilera normalizatzeko arauak eta planak 67/2003 Dekretuak, martxoaren 18koak, zehazten ditu, 10/1982 Legean oinarrituta.Legeari jarraituz, Osakidetzak berariazko normalizazio-plan bat ezarri behar du, Osakidetzako Giza-Baliabideetako zuzendaritzapean dagoen Euskara Zerbitzuari dagokiolarik Euskara Plana horren garapena, ezarpena eta ebaluaketa. Aurten, 2020. urtean, Osakidetzaren III. Euskara Plana abiarazi behar da eta, hortaz, une erabakigarri baten aurrean gaudela esan daiteke.

Horri lotuta, Giza-Baliabideetako zuzendaritzak ezinbestekoa du Euskara Zerbitzu korporatiboko burua izendatzea. 2010. urtean egin zen izendapen askeko sistemaren bidez kargu hori hornitzeko azken deialdia, eta Xabier Arauzo Uriarte jauna izan da, orain gutxi arte, Euskara Zerbitzuko burua. Zoritxarrez, 2019ko udazkenean bere kargua utzi du eta, horrenbestez, gaur egun ez dago Euskara Zerbitzuko behin betiko bururik.

Legeari jarraituz, izendapen askeko sistemaren bitartez kargu hori hornitzeko deialdia zabaldu behar luke Osakidetzako Giza-Baliabideetako zuzendaritzak, III. Euskara Planari ahal bezain laster ganoraz ekiteko. Kargu hori betetzeko interesa duen edozeinek, araudiaren arabera, Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan plaza jabetzan eduki behar du, hau da, langile finkoa izan behar luke.

Jakin izan dugunez, une honetan, Euskara Zerbitzuaren kudeaketa bitarteko langile bat betetzen ari da behin behineko egoeran. Ez daukagu zalantzarik langile fina eta zintzoa dela, eta zorte ona opa diogu bere eginkizunean. Baina gaur egun ez da langilea finkoa eta, hortaz, ez ditu betetzen gure erakundean edozein zerbitzu-burutzak eskatzen dituen baldintzak. Osakidetzako Giza-Baliabideetako zuzendaritzari eskatzen diogu informazio hori berretsi edo uka dezala. Susmoa dugu izendapen askea izanik, Osakidetzako zuzendaritzak EPEa amaitu arte itxaron ari dela Euskara Zerbitzuko burua izendatzeko deialdi publikoa zabaltzeko, horrela bere intereserako egokia den lankide bat aukeratzeko xedearekin. Uste dugu ez dela bidezkoa hain garrantzitsua den euskararen normalizazio-prozesuan horrelako jardunbide ez ohikoak eta desegokiak erabiltzea. Ez dio onurarik egiten Osakidetzari, Euskara Zerbitzuari eta euskarari.

Hori horrela eta Osakidetzan nola, hala euskal gizartean duen garrantziaz jabetuta, egoeraren larritasunaz arduratuta, lehenbailehen deialdi publiko bat abiaraztea eskatzen zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza-Baliabideetako zuzendaritzari. Batetik legez aurkako jardunbideak saihesteko, eta bestetik  prozesu garbia, irekia, zabala, etikoa, legezkoa eta bidezkoa bermatzeko. Aldi berean, euskararen egoerak eskatzen duen premiaz bultzatuta, ahal bezain laster deialdi publikoa egin behar luke Osakidetzako Giza-Baliabideetako zuzendaritzak, interes pertsonalak bazterrean utziz, eta EPEaren emaitzei itxaron gabe.

Horrela ez balitz, Giza-Baliabideetako zuzendaritza publikoki salatzera behartuta ikusiko genuke gure burua.

Adeitasunez,

Aitor Montes Lasarte

Familia medikua Aramaion, Arrasateko LMAU, Debagoieneko ESI.

 

 

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


2025-09-03 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Progre

Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Bea Salaberri
Txitxar txiroak

Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


Eguneraketa berriak daude