Irungo alardean emakumeak 20 urtez

Zuzeneko jarraipena
  • 1996an Bidasoaldeko Emakumeak taldeak eztabaida piztu eta urte hartan 57 emakume eskopetari atera ziren Irungo alardean, tentsio eta liskar handien artean. Hondarribian ere saiakera egin zuten hainbat emakumek. Orduz geroztik, aurreiritziz jositako haustura soziala gertatu zen bi herrietan. Azken urteetan alarde parekidearen desfileak istilu larririk gabe egin ahal izan dira, baina ez era normalizatuan. 20 urte geroago, aurten ere beste behin ere emakumeak alardean izan dira ekainaren 30ean, eskubideek eta festak bat egin dezaketela erakutsiz.

Arratsaldean ere alardeak festa giroan egin du udaletxeko plazaraino dagoen ibilbidea. Alarde parekideak jende askoren txalo artean igaro du Kale Nagusia, beste zenbaitek bizkarra ematen zioten bitartean.

20 urteren ondoren, normalizaziorantz urratsal ematen ari dira, baina oraindik berdintasunean eta herriko agintarien onarpen berarekin desfilatzen ez duten bi alarde daude.

Denis Itxasok Irun hiriko bandera eman dio alarde parekideari

Denis Itxaso PSE-EEko kultura diputatuak eman dio aurten hiriko bandera alarde parekideari, Markel Olano kanpoan baita.

Paradoxikoki bere alderdikide den Jose Antonio Santanok ez dio harrerarik egin emakumeak berdintasunean parte hartzea onartzen duen alardeari eta bandera emateko orduan baten batek kargu hartu dio horregatik Itxasori.

Itxasok ez du adierazpenik egin nahi izan momentu horretan, baina horren aurretik honako txioa zabaldu du:

 

Txaloak eta animo oihuak alarde parekideari kaleetan

Ezkeneko urteetan gertatu bezala, alarde parekidean parte hartzen ari direnak festa giroan egiten ari dira ibilbidea, bazterretan bildutako jendearen animo oihu eta txalo artean. Jaizkibel konpainiak bere Twitter kontuan honako bideoa paratu du:

 

Alarde parekidea abian da, San Juan Plazan sartuko dira gizon eta emakumeak (irudia: @luismacla Twitter bidez)

 

Gipuzkoako Batzar nagusietako EH Bilduko ordezkariak, Xabier Olano eta Ainhoa Beola Irungo udaletxean dira alarde parekideari harrera egiteko.

 

EAEko Arartekoak komunikatua zabaldu du Irungo San Martzialetako alardearen inguruan: "Arartekoak hitzematen du lanean arituko dela Irunen herriko agintarien elkarlana errazteko, horiek funtsezko aktore gisa jardun dezaten bizikidetzarako baterako bidea bilatzen, hain zuzen, pertsona ororen eskubideak errespetatuko dituen bereizkeriarik gabeko bidea".

Ohar osoa hemen.

Jose Antonio Santano Irungo alkateak harrera egin dio alarde tradizionalari, emakumeak kanteniera moduan baino onartzen ez dituena. Ez du gauza bera egingo alarde parekidearekin. Alarde parekideari euren babesa eman diote Emakundek eta Arartekoak, besteak beste.

Alarde parekideak goizeko 10.20etan ekingo dio. Momentu honetan emakumeak kantineraz jantzita baino onartzen ez dituen alardea ari da Irungo kaleetan barrena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Matxismoa
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Gasteizen atxilotutako gizona espetxera bidali dute, bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzeagatik

Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.


Eguneraketa berriak daude