Duela bi urte sortu zen Laba, Iruñeko Gazteluko Plazan dagoen euskara elkartea, hiriaren erdigunean euskarak toki bat izan dezan kultur sormena sustatu eta euskaldunen topagune izateko asmoz. Dagokion terraza izan nahi du, baina Iruñeko Udalak ez dio baimenik ematen.
Txapitela kaletik gertu, La Perla Hotela eta Windsor tabernaren artean dago kokatuta kafetegia, hori baita ustiaketarako duen izaera: kafe dastamenerako aretoa. Hori dela eta, lokalaren aurrean Gazteluko Plazan duen espazio publikoan terraza izateko baimena eskatu zion Iruñeko Udalari, baina udalak behin eta berriz ukatu dio, Labarena ez dela ostalaritza ostatua argudiatuz.
Kontua da Iruñeko Udalaren 2002ko arauak oso argiak direla gai honi dagokionez: “Bakarrik baimenduko zaie terraza honako izendapena duten establezimenduei: tabernak, kafetegiak, jatetxeak, eta taberna eta kafetegi bereziak. Kafe dastamenerako izendapena dutenei ere terraza baimenduko zaie”.
Labak terraza beharko lukeen tokian, gainera, ondoko Windsor tabernak du jarrita bere terraza. Arauen arabera, hori posible da baldin eta terrazarako espazioa duen aretoaren jabeak horretarako baimena ematen badu. Kasu honetan Labako jabeak ez dio baimenik eman Windsorri horretarako. Areago, Labak behar duen terrazarako bere zatia utz dezan eskatu die Windsorri eta Iruñeko Udalari. Udalak ez du amore eman orain arte.
Egoera ikusita, Labak auzitegietara jo zuen eta Nafarroako Administrazio Auzitegiak birritan eman dio arrazoia, eta Iruñeko Udalari agindu dio dagokion terraza zatirako baimena eman diezaion Labari. Ikusita udalak ez duela agindua betetzen eta helegiteekin jarraitzen duela, ostegun honetan gaia Iruñeko osoko bilkurara iritsi zen.
Navarra Sumako zinegotzi Javier Labairu da arloko arduraduna eta haren esanetan, ez diote baimena ematen udaleko teknikarien interpretazioa epaileak emandakoaren bestelakoa delako. Udaleko arkitekto baten txostenean 2019an Nafarroako Auzitegi Gorenak kafe dastamena lizentziapean ari diren aktibitateei buruz emandako ebazpenari egiten die erreferentzia. Hala dio auzitegiaren ebazpenak: “Kafe dastamenerako jarduera ostalaritza eta merkataritza jardueren artean dago”. Labaren eskaera aztertu duen epailearen esanetan, aldiz, Iruñeko terraza baimenerako araua oso argia da, eta arkitektoaren argudio hori oso ahula.
EH Bilduk eta Geroa Baik udalean adierazitakoaren arabera, ez dute uste udalak hainbeste arazo jarriko lituzkeenik Laba euskara elkarte bat ez balitz.
Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]
Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]
Eraberrituta dator Laba. Egoitza handiagoak ostalaritza eskaintza zein kultur ekitaldiak baldintza hobeagoetan ematea ahalbidetuko du.
Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.
Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.
Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.
Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.
Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]
7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen.
Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]
“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
Alde Zaharreko Ekimeneko Ana Sagastirekin hitz egin du Euskalerria Irratiak, bertako bizilagunek sanferminak nola bizi dituzten ezagutzeko. Bederatzi egunez eta 24 orduz soinua gehiegizkoa eta pixa usaina erabatekoa dela esan du. Jaia eta egunerokotasuna uztartzeko... [+]
Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.
Bederatzi egun eta gau luzeren ostean, Iruñeak normaltasunera itzuli nahi du Sanferminak ixten dituen azken ekitaldiarekin: Villavesako entzierroa, non gaizki tratatzen den gauza bakarra parte hartzaileen gibela eta osasuna baita. Ekitaldi herrikoi honen ondoren hasten da... [+]