Iruñeko monumentu frankista batean grabatzeagatik bi dokumentalgile epaituko dituzte asteazken honetatik aurrera

  • Carolina Martinez eta Clemente Bernarden kontrako epaiketa asteazken honetan hasiko da: Iruñeko Erorien Monumentu frankistari buruzko dokumental bat egiteagatik auziperatu dituzte eta fiskaltzak bi urteko kartzela zigorra eskatu du bien kontra.


2018ko azaroaren 14an - 09:15
Clemente Bernard eta Carolina Martinezek epaitegietan bukatu dute frankistei hilero egiten zaien omenaldia ikertzeagatik.

Martinezek eta Bernardek A sus muertos izeneko dokumentala egin zuten Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egin eztabaidatzeko asmoa zeukan jardunaldi batean iaz. Ikus-entzunezko lan horren egileei leporatzen diete Mola eta Sanjurjo militar frankisten gorpuak dauden kriptan kamerak jarri eta baimenik gabe irudiak grabatzea. “Intimitatea urratzea” eta “sekretuak argitaratzea” leporatuta, bi urteko espetxe zigorra eta 12.000 euroko isuna eskatu ditu bientzat.

“La hermandad de caballeros voluntarios de la cruz” izeneko talde bat da epaiketako akusazio partikularra. Martinezek eta Bernardek joan den urrian esplikatu zutenez, errekete soldadu ohien talde bat da. “1939an Iruñeko Apezpikua zen Marcelino Olaetxeak sortu zuen. Haien estatutuetan argi adierazten dute zein den taldearen helburua: beharrezko dena eginez, Espainia eta Jainkoaren aldeko gurutzadara Nafarroa eraman zuen izpiritua bizirik mantentzea. Esan dezakegu, 1939tik aurrera izan direla Erorien Monumentuko guardia pretoriarra. Haiek sustatu zuten monumentua egitea eta ondoren berau zaintzeaz arduratu dira. Han zuten egoitza, han egiten dituzte beren mezak. 1998an Udalak eraikin Nagusia bere gain hartu aurretik, mezak aldare nagusian egiten zituzten, ordutik monumentuko kriptan egiten dituzte. Emilio Molak estatu-kolpea abiatu zuela, Nafarroan uztailaren 19an zabaldu zen, eta horregatik erreketeentzat 19 egun handia da eta ermandadekoek hilabetero 19an egiten dute meza. Eta noski, uztailaren 19koan indar guztiak jartzen dituzte, jende gehiago joan dadin. Jende hau da salatu gaituena”.

Epaiketaren aurka agertu dira oroimen historikoan aldeko hainbat eragile. Martinezen eta Bernarden aldeko manifestu bat argitaratu zuten eta 2.000 lagun baino gehiagoren atxikimendua jaso du dagoeneko. Babes taldeon iritziz, ezin da delitutzat hartu espazio publiko batean dokumentazio artistikoa egiteko asmoz egindako lana.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude