Iruñeko bederatzi ikastetxek Bertsolaritza irakaskuntzan programan parte hartuko dute

  • 5. eta 6. mailako ikasleen 38 taldek parte hartuko dute eta guztira 15 saio izango dituzte, bat astero.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko irailaren 13an - 07:57
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

 

Iruñeko D ereduko bederatzi ikastetxe publikok ‘Bertsolaritza irakaskuntzan’ programa eskainiko dute datorren ikasturtean. 5. eta 6. mailako ikasleek bertsolaritzaren oinarrizko printzipioak ezagutuko dituzte Iruñeko Udalak antolatutako eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak kudeatutako programaren bitartez. Aurten talde kopurua 36tik 38ra handitu da eta ondorioz, aurrekontuak iaz baino 2.500 euro gehiago izango ditu; 47.500 eurokoa da.

 

 

 

 

 

Nafarroako ahozko kultur ondarea den bertsolaritzaren transmisioa egitea du xede programak. Bide batez, ahozkotasuna landuko dute ikasleek eta testuinguru ez-formaletan hizkuntza modu ludikoan erabiliko dute. Halaber, helburuen artean ikasleek gizarte-trebetasunak, pertsonalak, komunikaziokoak eta hizkuntza-trebetasunak garatzea daude.

 

 

 

 

 

Antolatutako saioetan ikasleek bertsolaritzaren historia, doinuak, metrikak, errimak eta bestelako oinarrizko ezagutzak eskuratzeko aukera izango dute. Testuinguru ludikoa den heinean, teknikaren irakaskuntza azpimarratuko da jolasen eta ariketen bidez. Bertsolaritza lau alderdi ardatz hartuta lantzen da: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonalak eta sozialak. Material didaktikoa sekuentziatan antolatuta dago eta horietako bakoitza hiru formatutan eskuratu daiteke: liburua, karta-jokoak eta plataforma digitala.

 

 

 

 

 

Astean behin izango dira bertsolaritza saioak, ikastorduetan, eta guztira, 15 ordu izango dira. Hauek dira programan parte hartzen duten ikastetxeak: Hegoalde Ikastola, San Frantzisko, Bernat Etxepare, Patxi Larrainzar, Elorri, Mendigoiti, Amaiur Ikastola, Sanduzelai eta Buztintxuri.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

2025eko abenduaren 1
"Ilargia eta Landareak" agendaren aurkezpena Biriatuko Arbolaren Bestan
"Fruta arbolak bermatzen du zer jana izango dugula"

Eguneraketa berriak daude