Iruñeko alkatea gaitzetsi dute oposizioari informazioa ezkutatzeagatik

  • Enrique Maia alkatea gaitzetsi dute ostegun honetako Iruñeko Udaleko osoko bilkuran, oposizioak eskatutako informazioa ez emateagatik. Nafarroako Administrazio Auzitegiak aurreko astean ebatzi zuen udal taldeek informazio jasotzeko eskubidea zutela eta ematera behartuta dagoela udal gobernua. 

Argazkia: RTVE
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko azaroaren 27an - 10:39

Legegintzaldiko 18 hilabetetan, hirugarren aldia da udal gehiengoak Navarra Sumaren ordezkari bat Iruñeko Udalean egindako gobernu kudeaketagatik gaitzesten duena. Aurretik, Fernando Sesma eta Fermin Alonso Hezkuntza eta Mugikortasuneko zinegotzi delegatuak izan ziren, hurrenez hurren.

Udal talde sozialistak izapidetu zuen auzitegian errekurtsoa, eta, ebazpenak bere argudioak onartzen zituela jakitean, Maia gaitzesteko ekimena aurkeztu zuen, EH Bilduren eta Geroa Bairen babesarekin. Gaiaren funtsa izan zen Udalak behin eta berriz uko egin ziola haur-eskoletan hizkuntza-eskakizunei buruzko inkesta emateari, eta enpresa bati (Mercatec) enkargatu ziola urte hasieran.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruñeko Udala
Iruñeko Udaleko aurrekontu hitzarmena sinatu dute lau indarrek

EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak hitzartu dute akordioa.


Joseba Asiron, Iruñeko alkatea
"Iruñeko edozein auzotan haurrak euskaraz ikasteko aukera izatea, hori da legealdirako helburua”

2015-2019ko legealdian Iruñeko alkate izan ondoren, bigarrengoz errepikatzen du alkatetzan, ezker abertzaleak Iruñeko udal hauteskundeetan inoiz izandako emaitzarik onenaren ondoren, eta PSNrekin lotutako zentsura mozioaren eskutik. Abagunea ona dela dio, baina... [+]


Alde Zahar auzo ekimena
"Iruñeko apartamentu turistikoen erdia Alde Zaharrean daude"

Iruñeko Alde Zaharreko Alde Zahar ekimenak turismo masiboaren aurkako eta auzoaren defentsarako kanpaina abiatu du ostegun honetan.


2024-01-14 | Jon Alonso
Agurra, betiko?

Puska batean ez zaigu ahaztuko joan den abenduaren 28an Iruñeko udaletxeko plazan bizi izandakoa.

Esanahi eta emozio handiko gertaerak izaten direnean gertatu ohi den bezala, gaia bat izanda –Iruñeko alkate aldaketa, mozio zentsura bat medio–,... [+]


Joseba Asiron izendatu dute Iruñeko alkate

Ez da ezustekorik izan eta eguerdian hautatu dute alkate Joseba Asiron, EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Contigo Zurekinen zentsura mozio aurrera atera ondoren. Izendapena kantuz eta alaitasunez ospatu dute Iruñeko Udaletxe plaza betetzen zuten herritarrek.


Eguneraketa berriak daude