PSE-EEk Elkarrekin Podemosekin eta EH Bildurekin adostu ditu udal aurrekontuak Irunen. Jose Antonio Santano PSEko alkatearen eta EAJren arteko harremanak gaiztotuta daude aspalditik eta akordio honek berriz ere ika-mika eragin du bi alderdien artean.
Lurrikara txiki bat Gipuzkoako ekialdean: 2019ko ekainean EAJk eta PSE-EEk sinatutako akordioaren jarraipen batzordea deituko dute jeltzaleek, Jose Antonio Santano Irungo alkateak udal aurrekontuak onartzeko EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen sostengua lortu ostean.
Hala jakinarazi du EAJren Gipuzko Buru Batzarrak prentsa-ohar baten bidez, zeinean Santanoren jokaera kritikatu duen: “Denbora igarota agerian geratu da ez Santanok ez PSEk ez dutela akordiorik nahi EAJrekin Irunen ez orain ez lehen”, adierazi du alderdi jeltzaleak.
EAJk eta PSEk iaz autonomia erkidegoan sinatutako paktuak jasotzen duenez, bi alderdiak negoziatzera derrigortuta daude udal aurrekontuak onartzeko. EAJren ustez Santanok ez du puntu hori bete eta oposizioko beste bi alderdiekin adostutako aurrekontu itxiak aurkeztu ditu.
Bestalde, Elkarrekin Podemos eta EH Bilduren aurka ere egin du EAJk: “Nabarmenki egiaztatua geratu da baita ere EH Bilduren eta Elkarrekin-Podemosen jarrera politikoaren izaera taktiko eta gezurtia 2019ko udal hauteskunde ostean alkatea izendatzeko aldian”, irakur daiteke Gipuzko Buru Batzarraren prentsa oharrean.
Izan ere, ezkerreko bi taldeek eskua luzatu zioten EAJri Santano alkatetzatik kentzeko, baina jeltzaleek ez zuten aukera hori baliatu, EAJ-PSE paktua dela-eta. Hori egiteagatik jasotako kritikak bueltan egin dituzte orain: “EH Bilduk eta Elkarrekin-Podemosek Santanoren aldeko hautua egin dute”, adierazi dute prentsa-oharrean.
Martxoaren 27an "presio migratorioa kontrolatzeko eta trafikatzaile-sareak deuseztatzeko" indarrean ezarritako dispositiboak Bidasoaldeko muga, eta departamenduko bide, tren-geltoki zein nazioarteko autobus zerbitzuetan kontrolak zorroztu ditu. Horietatik, egoera... [+]
Hilabeteetako aldarrikapena izan da, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua bertan behera geratu zenetik Donostiara joan behar izan baitute Bidasoaldeko familiek, eta Donostiako zerbitzua gainezka zegoela salatu dute behin baino gehiagotan.
Ostegun goizean Arbesko Toki Alai eskolan gurasoen eta udaltzainen artean emandako episodio "ulertezin" baten ondotik, eskolako atarian segurtasuna bermatu beharrean, haurrak eskolara bizikletaz eramaten dituzten gurasoei isunak jartzen tematzen dela leporatu diote... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
"Palestina Aurrera" lelopean Nafarroa zeharkatu ondoren, Ibaitik Itsasora martxa irailaren 20an Hendaian amaituko da egun osoko ekitaldi batekin. Landetxa-Katea auzoan, aldiz, hilabete daramate egunero kazeroladak antolatzen. 80 bat bizilagun biltzen dira astelehenetik... [+]
Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]
“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
Euskal Herritik eta Kataluniatik abiatu da aurtengo Mugak Zabalduz karabana. Calaisko itsasartea, Frantziako Estatuan du helmuga, giza eskubideak bermatzea eta berehalako erregularizazioa eskatzen ditu besteak beste.
40 elkarte biltzen dituen kolektiboa baikor agertu da, azken hilabeteetako hartu emanetan Irungo Udalak hizkuntza politikak elkarlanetik zuzentzeko borondate berria erakutsi duelako. «Hasierako alde bietako mesfidantzak gaindituz, adostasunak bilatu eta Hizkuntza Plan... [+]
Irungo udal gobernua ez da gai izan 29 urte luzetan alardeari lotutako gatazka konpontzeko… ez duelako nahi izan, beste alde batera begiratu duelako, alarde baztertzailea babestea aukeratu duelako, ausardia politiko falta eta arduragabekeria instituzional itzela erakutsi... [+]
Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]
Ekologistak Martxanek Bandera Beltzak 2025 txostena argitaratu du, urtero legez, "itsasertzeko kutsadura eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu esanguratsuenak ezagutarazteko". Hego Euskal Herriko kostaldeari dagokionez, Bilboko superportuari eta Getariako arrain... [+]
Ekainaren 6, 7 eta 8an Ficoba produktu eta zerbitzu ekologikoz beteko dute, “jasangarritasunarekiko konpromisoa” dutela ziurtatu duten 117 enpresak. Azokaz gain, egitarau oparoa prestatu dute, eta hainbat tailer eta hitzaldi egongo dira, baita bizikleten bigarren... [+]
Aspaldian Irunen ikusi den manifestaziorik jendetsuenetakoa izan da larunbatekoa, Bidasoako ospitaleko zerbitzuak desegitearen aurka. Besteak beste, larrialdi pediatrikoak, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua eta urologia ezabatu dituzte, eta agerikoak dira ondorioak... [+]