IRALE: Euskalduntzea ez da helburu bakarra

  • IRALEk, Irakasleak Alfabetatu eta Euskalduntzeko programak, erronka horri heldu zion duela 30 urte. Euskaldundu gabe dagoen irakasle kopurua txikia da, eta beraz, irakasleen euskararen hobekuntzan jarri dute arreta. Dena dela, sindikatuen iritziz, IRALEk ikerketa sakona eta diseinu berria behar ditu.


2011ko apirilaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
IRALEko ikasleak Donostiako Larratxo auzoan dagoen Irakastegian.

Siadecok 1976-1977an Euskal Autonomia Erkidegoan egin zuen ikerketaren arabera, sektore publikoko Lehen Hezkuntzako irakasleen %5ak baino gutxiagok zioen euskaraz bazekiela. Nafarroan beste hainbeste gertatzen zen. Franco hil ondoren, eskolak euskaraz emateko grina nabaria zen, irakasleak nahikoa ez ordea. Batzuek ez zekiten euskaraz, eta beste batzuek, jakin arren, alfabetatu premia zuten. Gaur egungo datuak bestelakoak dira. EAEko irakaskuntza publikoa eta pribatua kontuan hartuz eta Haur Hezkuntzatik unibertsitate arteko maila denak zenbatuz, irakasleen %80ak baino gehiagok EGA edo maila bera duen Bigarren Hizkuntza Eskakizuna dauka. %5ak Lehen Hizkuntza Eskakizuna dauka, eta gainerakoak ez dauka maila bateko edo besteko agiririk. Horrek ez du esan nahi euskara batere ez dakitenik, azterketa egin eta gainditu ez dutenak bai baitira horien artean. Eskolak emateko EGA edo Bigarren Hizkuntza Eskakizuna derrigorrezkoa da. Irakasleen euskalduntze prozesuaren bilakaera nabarmena da, eta hein batean, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari atxikia dagoen IRALE programak eragin du halako aldaketa. CCOO, ELA, LAB eta EILAS sindikatuekin hitz egin dugu IRALEri buruz. Azken 30 urtean emandako aurrerapausoa ez du inork zalantzan jarri. Alabaina, bi kontu azpimarratu dituzte: bata, 2010ean IRALErako hitzartutako murrizketek azken urteotan programak hartutako norabidea eten dutela –CCOO eta UGT ez dira iritzi horretakoak–, eta bestea, sortzen ari diren premia berriei erantzuteko diseinu berria behar duela IRALEk.

Diseinu berria, sindikatuen aldarria

IRALE 1981-1982 ikasturtean abian jarri zenetik, bilakaera nabarmena izan da. Ikasturte horretatik 1998-1999ra bitartean irakasle kopuruek urtez urte gora egin zuten behe mailako ikasketetan. Aldiz, 1999-2000tik aurrera behe mailako ikastaroetan matrikula kopurua etenik gabe jaitsi da eta gora egin dute goi mailako ikastaroek. Behe mailako ikastaroak Lehen eta Bigarren Hizkuntza Eskakizuna –bigarren horren parekoa da EGA– lortzeko eskolak dira, eta goi mailakoak berriz, ziurtagiri horiek eskuan, euskara maila hobetzeko dauden ikastaroak –R ikastaroak izenekoak–. Kopuruak horrela aldatu izanak bi arrazoi nagusi bederen baditu: batetik, gero eta irakasle gutxiago dago euskaraz ez dakienik, eta bestetik, euskaraz ez dakiten irakasle gehienak 50 urtetik gorakoak dira; horietako batzuek jada titulua lortzeko liberazio garaiak xahututa dauzkate. IRALE irakasleak euskalduntzeko sortu zen, eta beraz, esan daiteke hasieran zeukan egitekoa bete duela neurri handi batean.

Orain berriz, zein betekizun du IRALEk? Galdera hori egin diegu lehen aipatu ditugun lau sindikatuei. LABeko Jon Urrusoloren ustez, “eskola asko aldatu da eta IRALEk XXI. mendeko eskola-beharrei erantzun behar die. Denboran zehar aldaketatxoak egin dira eta horiek esaten digute nondik jo behar duen programak. Badakigu norabide berriak zein beharko lukeen, baina intuizioz dakigu. Intuizioa berresteko datuak behar ditugu. Ikerketa orokorrik ez da egin”. LABek etorkizunerako lau lerro proposatu ditu: irakasleek beren hizkuntza kalitatean hobetu eta euskal curriculumean sakondu dezatela; IRALEk azter dezala zer egin dezakeen ikastetxeko eragile guztien euskararen erabilera sustatzeko; ikerketa lerroa zabaldu eta irakasleak prestatu ditzala ikasleen euskara erabilera eragiteko; eta euskaldundu gabe geratu diren irakasleak euskalduntzea.

EILASeko Manolo Martinezen iritziz, IRALEren osoko ebaluazioa behar da eta beste enfoke bat eman behar zaio, euskalduntze arloa bazterrekoa baita orain. Irakasleen euskara kalitatearen aldeko apustua egitea aldakarritzen du sindikatuak. Martinezen aburuz, programaren ebaluaketa seriorik ez da egin eta aldaketak kolpeka egin dira. CCOOek ere aldaketa sakona eskatzen du, eta ikerketa sakonik ez dela egin azpimarratu du. Horraino beste sindikatuen ildo berean doa, baina aurrera begirako erronketan badago alderik. CCOOeko Ana Urangaren ustez, irakasleen euskara hobetzeko ildoa lehenetsi behar da, eta horrekin batera euskalduntzearekin segi. Bestelako proposamena ere badute: HE1 eta HE2 hizkuntza eskakizunak eskuratzeko egiten diren azterketek ez dezatela ehuneko ehun balio, ebaluaketa jarraiak balio dezala, hau da, ikasleen asistentziak, jarrerak... ere puntuazioan balio dezatela.

Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuaren buruak, Mikel Zalbidek, zera esan digu: “Begi bistakoa da etengabe aldatu dela IRALE, bere sorreraz geroztik. Berrikuntzak etengabe ari gara txertatzen, aldian aldiko beharretara egokituz”. Sindikatuek ikerketa sakonaren beharra eta diseinu berria aho batez eskatzen dituztela esan diogu, eta berak honela erantzun digu: “Ez diot ezetzik. Ebaluazio-lan sakonik egin izan da lehen ere, behin baino gehiagotan, eta aurrera begira ere mahai gainean dago eginkizun hori”.

R600 galtzaile

2010eko ekainean sinatu zuten Hezkuntza Sailak eta CCOO eta UGT sindikatuek 2012ko hondarrera arte iraungo duen lan hitzarmena. Ondorioz, IRALEk hartu duen bidea ondokoa da: lehentasuna izango dute irakasleen euskalduntzeak eta hizkuntzari zuzenean lotutako guztiak, bigarren mailan geratuko da batik bat curriculumaren euskal dimentsioa jorratzeko alorra. Norabide aldaketa hobeto ulertzeko R ikastaroak aipatu behar dira, alegia, EGA edo HE2 gainditu eta gero, hobetzen segitzeko diseinatuta dauden ikastaroak. Orain dela hamabost bat urte jarri ziren abian R300 ikastaroak, eta geroago abiatuak dira R400 eta R600. Lehenari esker ikasleek euskararen kalitatea hobetzeko aukera dute; bigarrena eskola material espezifikoa prestatzeko baliatzen dute ikasleek. Adibidez, Lanbide Heziketako irakasleek R400 egin ohi dute oraindik euskaraz sortu gabe dagoen materiala prestatzeko. R600i esker euskal literatura, historia eta kultura ikasten dituzte irakasleek. Hezkuntza Sailak 2010-2011 ikasturtean R500 eta R700 ikastaro berriak jarri ditu abian. Lehenengoa ahozkotasuna lantzeko da eta bigarrena glotodidaktika –hizkuntzen irakaskuntzaz arduratzen den didaktika arloa– ikastaroa. Krisia dela-eta, IRALEren aurrekontua murriztu dute, eta ondorioz, hainbat ikastaroren orduetan eta parte har dezakeen ikasle kopuruan eragin du. Murrizketa potoloenak R300, R400 eta R600ek izan dituzte: lehenengoak kupoaren aldetik, bigarrenak ordu kopuruari dagokionez eta hirugarrenak alde bietatik. Batean kendu, bestean ipini, 540 plaza eskaini dituzte, aurreko ikasturtean baino 102 gutxiago.

Koro Agote Donostiako IRALE Irakastegiaren zuzendaria da eta eskolak prestatzerakoan aldaketek eragin handia izan dutela dio: “Aldaketa urtea izan da. Irakasleei ez die batere ilusiorik egin aldaketak, material berria prestatu behar dute eta orain artekoa askoz gutxiago baliatuko dute. Adibidez, R600 ikastaroa 2004az geroztik ari gara lantzen. Orain ordu kopurua eta ikasle kopurua murriztu dituzte. Moldaketa lan guztiak urte batetik bestera egin behar izan ditugu”.

IRALEz hartu diren erabakiak ez dira LAB, ELA eta EILASen gustukoak izan. ELAko Edu Arrietak lan hitzarmenaren balorazio ezkorra egin du: “Batez ere R batzuetan egin dituzte murrizketak. Eskola 2.0 modan jarri dute eta horretarako materiala sortzeko erabiltzen ari dira R400. Baina ikastaroak gutxiago irauten du orain eta irakasleek ez daukate denborarik dena prestatzeko. R600en ere murrizketa gogorrak egin dituzte. Ikastaro horrek erakusten du IRALEk hartua zuen bidea, eta orain bide hori moztu nahi dute, poliki-poliki eta elegante. Atzerapausoak ematea da hori”.

EILASeko Manolo Martinezek argi du murrizketak arrazoi ideologikoak jarraituz egin direla: “IRALEk kalitatearen aldeko apustua egin behar zuela argi zegoen eta oso ondo baloratzen ditugu R ikastaroak. R600 curriculumaren euskal dimentsioa irakasteko da eta Gobernuak eta CCOOek kolokan jarri dute murrizketen bidez”. Bi ikastaro berriei buruz dio gaizki diseinatuta daudela, denbora gutxiko ikastaroak direlako eta irakasleek ikasleak ikasgelan zintzilik uzten dituztelako. Bestalde, glotodidaktikaz ikastaroa antolatzea bitxia egin zaio Martinezi: “Irakasleok gauza bat behintzat badakigu: gero irakasteko nola ikasi behar den. Nire ustez, hiru hizkuntzako eredua gogoan dutela prestatu dute ikastaro hau. Ikasgaiak ingelesez eman beharko dituzten irakasleak izango dituzte gogoan”.

Eztabaida gehien sortu duen ikastaroa R600 da. LAB, ELA eta EILASek oso baliagarritzat dute, eta aldiz, CCOOen ustez, ikastaro hori ez luke IRALEk eskaini behar, irakasleen prestakuntzarako den Garatu programaren barne egon beharko luke. Dena dela, Ana Urangak argitu du ez direla guztiz ikastaroaren aurka jarri, nahiz eta murrizketa handiak egin, ez baitute kendu. R600 alde batera utzita, CCOO ez dago R-ak murriztearen alde. Irakasleek zer eskatzen duten, ikastaroak nola baloratu dituzten ikusi behar da eta eskaera horiei erantzun.

Oraingoz, ikastaroetako eskaera eta eskaintza ez datoz bat. R300 eta R600erako kupoak bete egin dira eta hainbat irakasle kanpoan geratu da. Irakasleek ikastaroa bukatutakoan betetzen duten balorazio orriaren arabera, ikastaro horiek, R400 bezala, oso gustuko dituzte. Aldiz, R500 eta R700 ikastaroen kupoak ez dira bete.

2011-2012 ikasturtean egin nahi dituzten R-ak aukeratuta dauzkate dagoeneko irakasleek. Apirilaren 18an jakingo da R bakoitzean zenbat irakaslek egin duen eskaera. Datuak behin-behinekoak izango badira ere, irakasleen beharren eta nahien berri emango digute.


Azkenak
Zaintzen dugulako maite dugu, ala maite dugulako zaintzen dugu?

"Maitasuna" hitza darama izenburuan Galdera Basatiak podcastaren laugarren atalak, baina eraman zezakeen "harremanak", "bakardadea", "dependentzia"... Hari mutur ugaritan barreiatu dute Izaro Toledok eta Iñigo Martinezek.


Berriz ere okupatu dute Guardetxea, oraingoan, bertan geratzeko asmoarekin

Hainbat okupazio "sinboliko" egin ostean, dozenaka lagun Urgulleko Guardetxean sartu dira eta garbitzen eta txukuntzen ari dira, ekitaldi kulturalak antolatzeko.


Euskal armagintza industria eztabaidagai (III)
Norentzat sortzen du aberastasuna industria militarrak, eta zeren kaltean?

Moldaketari buruzko gure liburuan azaldu genuenez, aurreko mendeko 80ko hamarkadaren amaieratik Europako gastu militarrak behera egin zuela ikusirik, XXI. mendearen hasieran Europako heriotzaren merkatariek antolatzea erabaki zuten, eta eredu estatubatuarra imitatuz lobby moduan... [+]


Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazteko kanpaldia egingo dute maiatzaren 4tik 10era

Baztango zazpi herritar epaituko dituzte maiatzaren 19tik 23ra. Epaiketaren bezperan, Aroztegiko Elkartasun Komiteak zazpi absoluzioa aldarrikatzeko kanpaldia antolatu du, maiatzaren 4tik 10era, Elizondoko Plazan. Askotariko egitaraua osatu dute egunotarako.


Manex Mailharin eta Nerea Mitxelena, Palestinarekin Elkartasuna ekimena:
“Hemengo enpresarien etekinak Israelen egonkortasunaren menpe daude”

Euskal Herrian harreman mota asko dago Israelekin, eta arrazoi eta interes ugari harremanak ez eteteko. Horietako batzuk aletu dituzte Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideek iragarri berri dute liburuxkan, Israel hemen hasten da izenburupean. Maiatzaren 7an aurkeztuko... [+]


2025-05-05 | Eneko B. Otamendi
Itsasoan katua marrazo

Gure hondartzak marrazoz beterik daude. Igerilariak lasai egon, kostaldean 100-200 metroko sakoneran ditugun hondartza zabalez ari bainaiz. Bertan bizi da Atlantikoko marrazo ugariena eta txikiena.


2025-05-05 | Jakoba Errekondo
Hazi batetik mundu guztiak

Lagun asko dut. Ezagutzen ditudanetatik hegalari jendea da mordoxka bat. Duela hiru bat urte, horietako baten bisita izan nuen; ez dut gogoan nor zen. Antxeta mokogorria izan zitekeen, edo zozo eme bat, edo saldo handietan ibiltzen diren arabazozo pikart horietakoren bat, edo... [+]


2025-05-05 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Udaberriko festa, agroekologia ospatzeko

Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko hitzordua aitzakia paregabea izanen da tarte eder bat partekatu... [+]


2025-05-02 | Mikel Zuloaga
Askatasunaren Ontzidiko Mikel Zuluaga ‘Mikelon’en adierazpena Maltatik

Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.

Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia bonbardatu dute Maltatik gertu

Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Harri-jasotzea
Harri eskolek emandako bultzada

Harri-jasotzearen gorakada nabaritu da azken urteetan, batez ere emakumeen artean. Gazteek harri eskoletan ikasten dute kirolean esperientzia dutenengandik. Crossfit-a, sare sozialak eta telebista faktore garrantzitsuak izan dira kirolaren piztualdian, harri eskolekin batera... [+]


Kanboko Marieneko lurrak irauli dituzte ELB, Lurzaindia eta Ostia sareak

Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.


Eguneraketa berriak daude