Irakeko Parlamentuaren arabera, “konstituzioaren kontrakoa eta baliogabea da” astelehenean Hego Kurdistanek egindako independentzia erreferenduma. Hainbat indarrezko neurri hartzeko eskatu diote lehen ministroari, Kirkuk-eko eskualdearen kontrola bereganatzea barne.
Turkia, Iran eta Siriaren laguntza eskatu du Irakek, mugak itxi eta Hego Kurdistango petrolioa eros ez dezaten eskatuz. Gainontzeko estatuei, Kurdistanen dituzten kontsulatuak ixteko eskatu diete ere.
3.085.935 lagunek bozka eman zuten arren, inguruko herrialdeek ez dituzte emaitzak aintzat hartuko. Hego Kurdistango Hauteskunde Batzordearen arabera, %72ko parte hartzea izan du erreferendumak, baiezkoen %92rekin.
Hego Kurdistango presidente Barzanik berehalako independentziarik iragarriko ez dutela esan ostean, negoziazio luzeetarako deia egin zuen pasa den astean, “hainbat urte” iraungo lukeena. Ordea, Irakeko Parlamentuak erreferendumeko emaitzak kontuan hartuko ez diren elkarrizketak egiteko prest dago bakarrik.
Turkiako lehen ministro Erdogan hitz gogorrez mintzatzen ari da hegoaldeko kurduen kontra. Gas eta petrolio hobiak mozteko mehatxua egin du eta abisatu die “Israeleko banderak eramateak ez dizuela lagunduko”. Herrialde horren sostengua bilatuko luke balizko Kurdistan independente batek
Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.
1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]
Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.
Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]