Irakasleak egonkortzeko Jaurlaritzak iragarritako oposizioak ez dira nahikoa, ELAren ustez

  • Oposizio-lehiaketa bidez 4.357 irakaslek plaza lortzeko aukera izango dute EAEn, Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez. Eskaintza murritza dela erantzun du ELAk, irakasleen behin-behinekotasun tasa handiari aurre egiteko gutxienez 10.000 lanpostu kontuan hartuko dituen egonkortze prozesuak behar direla.

Argazkia: Irekia.eus

2022ko maiatzaren 3an - 10:14
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zehazki, 6.342 plaza eskainiko ditu Jaurlaritzak 2022 honetan, Lan Eskaintza Publikoetan: irakasleei zuzendutako 4.357 plaza (gehienak Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan), 985 plaza Hezkuntza Bereziko eta Sukalde eta Garbiketako lan-legepeko langileei zuzenduta, eta beste 1.000 plaza inguru 2022ko birjartze-tasari dagozkionak. Deialdien data ez dute oraindik jakinarazi.

“Behin-behinekotasunak kronifikatzen jarraituko du”

Madrildik ezarritako “jarraibide murriztaileei” men egin die Jaurlaritzak, ELA sindikatuaren ustez, eta ez du bere eskumenen defentsa egin, behin-behineko langileen benetako kontsolidazio prozesu bat aurrera eramateko. Sindikatuaren esanetan, deialdi hauek ez dute egonkortzea bermatzen: “EAEko hezkuntza publikoan 13.000 behin-behineko irakasle daudela kontuan izanda, Sailak eskainitako lanpostu kopuruarekin behin-behinekotasuna ez da inolaz ere %8ra jaitsiko, eta beraz, Europatik emandako jarraibiderik ez da beteko; irakasleek pairatzen duten %41etik gorako behin-behinekotasun mailak kronifikatzen jarraituko du”.

Gutxienez 10.000 lanpostu kontuan izango dituen prozesuak bideratzea eskatu dio ELAk Jaurlaritzari, eta prozesu horien mamiari lotuta, oposizio-lehiaketa bidez izatekotan “oposizio fasea ez baztertzailea izatea”, eta oposizio-lehiaketa zein meritu-lehiaketa hutsa izan, “dagokion kidegoan lan egindako denbora izan dadila pisu erabakigarria izango duen meritua”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025eko azaroaren 26
Saioa Mujika Sierra. Pedagogia mugimenduan
"Herritartasuna bueltatu behar diegu, hori da umeekin daukagun zorra"

2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

Eguneraketa berriak daude