Irakaskuntza eta gero, enpresa euskalduntzea ote hurrengo erronka?

  • Patxi Saez soziolinguistak gogoeta interesgarria partekatu du euskalgintzan eragile diren ia 40 lagunekin. Saezen ustez, enpresa euskaldundu behar da orain, eta horretarako diru-pizgarriak eskaini behar dira.

ARGIA @argia
2015eko urriaren 23a
Antzuolako Elay enpresak euskara plana bertan behera utzi zuen euskalduntze prozesua bukatutzat emanda. Adibide bakanetakoa izango da. Argazkia: Dani Blanco.

Patxi Saez soziolinguista eta Azpeitiko Euskara Patronatuko zuzendariaren iritziz, “hizkuntza planifikazioak, eraginkorra izateko, problema nagusia aurkitu behar du”, eta arazo garrantzitsuena lan mundu erdalduna da. Hala dio: “Euskal Herriko gizarteak belaunaldi berriak euskalduntzen erabilitako diru guztiak eta egindako ahalegin guztiak zapuztu egiten ditu lan munduak. Horixe dugu, gaur-gaurkoz, euskararen berreskurapenean askok ikusten ez duten eta begi bistan dagoen elefantea. Horixe da, gaur-gaurkoz, euskarak duen problema nagusia”.

Lan mundua euskalduntzeko enpresen motorra, alegia dirua egitea, kontuan hartzea proposatzen du eta diru-pizgarrien bidez hizkuntza plangintza gauzatzea: “Diru gehiago irabazteko aukeraren aurrean bakarrik mugituko dira enpresen botere egituretatik euskarari sarbidea ematera, beraz, diru-pizgarri horiek enpresak euskarari sarbidea ematera mugiarazteko adinakoak izan beharko dute, bestela, kale egingo dugu gure azken helburuan”.

Saezek bere gogoeta egin du eta ondoren 20 bat euskara eragileri haien iritzia eskatu die. Artikulua eskutik eskura ibili ondoren ia 40 erantzun jaso ditu, tartean dira ondoko adituak: Iñaki Martinez de Luna, Mikel Zalbide, Maria Jose Azurmendi, Zelai Nikolas, Pruden Gartzia, Bittor Hidalgo, Miren Segurola, Nora Palmitano, Zigor Etxeburua, Mikel Irizar, Jasone Mendizabal, Lorea Agirre, Kike Amonarriz, Jon Sarasua, Paula Kasares, Itziar Idiazabal, Xamar, Joxe Manuel Odriozola, Jone M. Hernandez eta Belen Uranga.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Hizkuntza politika  |  Euskara lan munduan

Hizkuntza politika kanaletik interesatuko zaizu...
Matrikula zabalik!

Miguel Bilbon bizi da, eta lan-kontratu txiki bat du. Astia duenez, orain ikusi du unea euskarari ekiteko, A ereduan “ni Miguel naiz” baino gehiago ikasi ez zuelako. Baina informazio bila joan denean, dirutza ordaindu behar duela jakin du. Gainera, ez dago diru-laguntzarik. Tira, esan diote matrikula pagatu, kurtsoa egin, asistentzia ona izan, eta azterketa gainditzen badu, dirua itzuliko diotela, edo hurrengo ikasturtean matrikulatzeko bono bat emango diotela. Berak aurrez jarri... [+]


Plazeretik euskarari errazago eusten zaio

Zazpi egun. Hamazazpi gazte. Bost begirale. Hamaika bizipen. Elkarren arteko lotura euskara. Horrela topatu ditugu Zestoako Sastarrain baserri-eskolan UEMAk udalerri euskaldunetako gazteentzat antolatutako Salto! udalekuetan parte hartutako lagunak.


2018-07-18 | Txintxarri
Lasarte-Oriako udaltzainen hizkuntza eskakizunak, "legez kanpokoak"

Udaltzaingoko kaporal agenteei eskatutako euskara maila apaldu du udalbatzarrak, adituen irizpideen aurka.


Fauna publikoa
Kanpolarrosa festival

Asteburu osoa pasa dut BBK Live jaialdiaren txioak ikusten festibalaren kontu ofizialean eta, dirudienez, Euskaraldiarekin gure hizkuntza normalizatzeko sortzen ari den kolorinetako kontsentsua ez da Kobetamendira iritsi.


2018-07-04 | Nahia Ibarzabal
996 lanpostu publikotik soilik 80 plazatan eskatuko dute euskara Nafarroako lan eskaintza publiko berrian

Asteartean eman du Nafarroako Gobernuak lan eskaintza publikoko hizkuntza-eskakizunen berri eta lanpostuen %8an bakarrik eskatuko dute euskaraz jakitea.


Patxi Baztarrika. Euskararen politikaz beti
"Euskaldunaren aktibazioa lehentasuna da, inork ez dizkigu babak eltzetik aterako"

Hamar urte zituen Rikardo Arregik bultzatutako kanpainaren oihartzuna paparrera heldu zitzaionean: “Euskaldunok euskaraz” intsignia. 50 urte geroago, euskaldunok euskaraz egin dezagun deika ari da Patxi Baztarrika, hizkuntza politikaren ur hotzean errea.


2018-05-20 | Igor Agirre
Osakidetza
215.000 herritarrek eskatu diote euskaraz artatzeko

Osakidetzak kanpaina jarri zuen martxan herritarrei lehentasunezko hizkuntza aukeratzeko hautuari buruz ohartarazteko.
Ia 215.000 pertsonak aukeratu dute euskara lehentasun hizkuntza osasun zerbitzuarekin harremanetan aritzeko. Euskaraz komunikatu nahi dutela adierazi badute ere, Osakidetzak ez die bermatzen arreta euskaraz jasotzea.


2018-05-17 | Kanaldude.tv
Hizkuntz eskubideek zer hizkuntza politika behar dute?
MULTIMEDIA - solasaldia

Kontseiluan hizkuntz-eskubideen protokoloaren arduradun Haizpea Abrisketa eta Argitxu Etxandi zuzenbide ikerlearen mintzaldia Donapaleun. Zein dira gaur egun euskara sustatzeko hartzen ari diren neurriak? Hizkuntz-eskubideak nola errespetatuak izan daitezke?


Udalerri euskaldunen eguna Diman izango da, maiatzaren 26an

UEMAk eta Dimako Udalak elkarlanean antolatuko dute aurten Udalerri Euskaldunen Eguna, Arratiako beste zenbait udalekin eta Dimako hainbat elkarte eta eragileren laguntzarekin. Maiatzaren 26an izango da hitzordua.


Eta zuk, bisitari, ba al dakizu hemen euskaraz egiten dela?

Zumaiako kaleetan ikusiko dituzu hemendik aurrera. Gidak azalpenak emango dizkie turistei: euskararen jatorriaz arituko da, non egiten den eta zein euskalki dituen esango die, hiztun kopurua asmatzeko zirikatuko ditu. Ez dute flysch ospetsuaz hitz egingo, euskal nortasunaz, kulturaz eta euskarari buruz baizik. Zumaiako Udaleko euskara eta turismo sailek sortutako ekimena da, eta haien belarrietara iritsi dena kontuan hartuta, tankera horretako bisita gidatu bakarra da Euskal Herrian.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude