Irain arrazistak egin zituen jokalari bat taldetik bota du Basauriko Indartsu klubak

  • Martxoaren hasieran irain xenofoboak eta arrazistak egin zituen jokalari bat bota du Basauriko Indartsu futbol taldeak. Larunbat honetan jokatuko duten partiduan mota horretako jarrerak gaitzetsiko dituzte.


2017ko martxoaren 15ean - 11:14
Indartsu Klubeko gazteen bigarren taldea, martxoaren 18an Orduñaren kontra arituko direnak (argazkia: Indartsu Kluba / Geuria bidez).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Indartsu eta Orduña futbol taldeek adierazpen bateratua argitaratu dute martxoaren 4an Basaurin izan ziren istiluak salatzeko. Hain zuzen, UD San Miguel eta Orduña futbol taldeen arteko norgehiagoka jokatu zen Basaurin eta Urduñako zenbait jokalarik irain xenofoboak eta arrazistak jasan zituztela adierazi dute, "bai partidan bertan zein berau bukatutakoan. Hori gutxi ez, eta futbol zelaitik irteteko Ertzaintzaren laguntza behar izan zuten Urduñako jokalariek".

Jarrera mehatxagarri horien atzean Basauriko gazte talde bat izan zen, eta erasotzaileen artean “Indartsu Klubeko jokalari batzuk“, dio adierazpenak. Horren ondorioz, Indartsu futbol taldeak jakinarazi duenez, "jokalari bat Klubetik bota eta beste lau baztertu ditugu", dio Eñaut Barandiaran Indartsu Klubeko entrenatzaileetako batek.

Tolerantzia eta kiroltasuna

Martxoaren 18an, larunbatez, Indartsu eta Orduña taldeen arteko partidua jokatuko da Soloarten eta bertan "tolerantzia eta kiroltasuna" aldarrikatuko dituzte. Norgehiagoka hasi aurretik (11:15ean hasiko da partidua) talde bietako jokalariek zein zaleek argazkia egingo dute, eta jokalariek "Kirol legez, denok irabazle" dioen kamiseta jantziko dute argazkirako.

Kirol legez, denok irabazle

Indartsu eta Orduña futbol taldeek egin duten adierazpen bateratua:

Albiste hau Geuria.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!