Iraileko azken astean jarriko da bost edukiontziko sistema Aretxabaletan

  • 30 gune izango dira, eta organiko eta errefusaren edukiontziak irekitzeko txartelak, berriz, astelehena, irailaren 19tik aurrera hasiko dira banatzen Santa Rita Komentua zen eraikuntzan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko irailaren 16an - 10:20
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Unai Elkoro Aretxabaletako alkateak eta Lander Arregi Mankomunitateko Hondakinen Kudeaketa batzordeburuak ostegunean eman zuten prentsaurrekoan Aretxabaletan ezarriko den bilketa sistema berriaren inguruko adierazpenak egin zituzten.

Edukiontzi berriak irailaren azken astean hasiko dira jartzen, eta 30 gune ezberdin jarriko dira, guztira, 120 edukiontzi. Bestalde, organiko eta errefusaren txartelak irailaren 19an hasiko dira banatzen eta astelehenetik egubakoitzera bitartean zonaldeka banatuko dituzte Santa Rita komentua zen eraikuntzan.

Bandoaren bitartez jakinaraziko zaie herritarrei zein egunetan tokatzen zaien hauen bila joatea, eta ostalari eta dendariei bandoa eskura emango zaie.

Norbaitek ezin badu txartelaren bila joan egokitutako egunean, Durana kaleko informazio bulegora joan beharko du.

Guztira, 3.324 erabiltzaile daude txartelen bila deituak, eta beste herriekin alderatuta, aldaketa bat ere badago, izan ere komertzio eta ostalariak ere jasoko dute txartela.

Gastuei dagokienez, 105.560 euro kostatuko dituzte edukiontziek, eta beste gastu batzuei dagokienez, muntaia egiteko pabelloia alokatzea, eta edukiontziak sartzeko kamioiaren alokairua osotasunean, 109. 860 euroko inbertsioa egingo dela aurreikusten da.

(Albiste hau Goienan argitaratu da eta CC-by-sa litzentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra)

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Gipuzkoan
Eguneraketa berriak daude