Irailaren 19an mobilizatzeko deia luzatu du Bake Bideak

  • Herriz herri eginen dira elkarretaratzeak eta auto-karabanen bidez guztiak batuko dira Baionako suprefeturaren aitzinean. Besteak beste, Ion Parot, Unai Parot, Jakes Esnal eta Xistor Haramburu euskal preso politikoen askatasuna exijitzeko unea izanen da.


2020ko irailaren 9an - 11:35
Bake Bidearen prentsaurrekoa, Baionan
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bake Bideak argi du: "Paris eta Madril kosta ala kosta bake prozesuan sartu beharko dira". Horretara behartzeko herri mobilizazioa ezinbestekotzat joz, irailaren 19rako finkatu dute hitzordua. Goizeko 11:00etan Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan gaindi mobilizatu ondoan, auto-karabanen bidez Baionaruntz abiatu eta suprefetura aitzinean batuko dira.

Ion Parot, Unai Parot, Jakes Esnal eta Xistor Haramburu euskal preso politikoek 30 urte daramatzate kartzelan eta haien askatasuna exijitzeko unea ere izanen da. Igor Gonzalez Sola presoaren heriotza deitoratu ere dute, salbuespen legedia bertan behera uztea eta legea konponbide prozesuari egokitzea galdetuz.

Ekimenaren aurkezteko prentsaurrekoa egin dute irailaren 9 honetan Baionan. "Kartzela ez da bateragarria elkarbizitzaren eraikuntzarekin", Bake Bideak oroitarazi duenez eta horretarako espetxe politika aldatzeko deia berretsi dute prentsaurrekoan.


Euskal bake prozesua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.