Herrira, Jaiki Adi, Etxerat, Bitartekariak eta euskal preso politikoen abokatuen aurkako 11/13 sumarioko epaiketa irailaren 16an hasiko dela jakinarazi dute. Epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean izango da eta gutxienez hiru hilabetez luzatuko da.
Bost eta sei urte artean igaro dira Guardia Zibilak 47 euskal herritar hauek atxilotu zituenetik. Batzuk espetxeratu egin zituzten, eta guztiak auziperatu. Ordutik baldintzapeko askatasunean izan dira Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituak izateko zain.
Auzipetuek prentsara bidalitako ohar batean jakinarazi dutenez, urte hauetan guztietan presente izan dute edozein unetan epaiketa aurrez aurre izango zutela. Hamabost egunean behin joan dira epaitegietara sinatzera, eta Espainiako Estatutik ateratzeko debekua izan dute. "Egoera honek gure bizitzak baldintzatu ditu, gureak eta gure ingurune hurbilarenak, maite ditugun eta gaituzten horienak. Guk espetxearen mamua dugu parez pare. Gure hurbilekoek gure ausentziaren, sakabanaketaren eta finean maite duten pertsona bat preso izatearen mamua dute parez pare. Egoera gogorra da beraz, ez dugu ukatuko", adierazi dute.
"Euskal preso politikoen eskubideen aldeko mobilizazioak antolatzea, presoen osasuna zaintzea, presoak epaitegietan defendatzea, bitartekari lanak egitea, presoen senideak izatea eta sakabanaketari aurre egiteko antolatzea. Hau izan da gure lana, eta hau da epaitzera doazena".
"Kausa justu" baten alde antolatu direla diote, "elkartasuna antolatu dugu, giza eskubideak aldarrikatu ditugu, eta preso eta iheslariak herrian egon daitezen lan egin dugu". Adierazi dutenez, beren printzipio etiko eta politikoei loturik aritu dira uneoro.
Beren hitzetan, "Estatuaren estolderietan sorturiko auzibide hau astakeria juridiko eta soziala da". Beren lana erabat publikoa izan dela eta helburu argiak izan dituela adierazi dute: "Euskal presoen eskubideak errespetatuak izatea, Euskal Herrian justiziazko bake egoera bat behingoz finkatzeko".
Mundu osoan ematen ari den "inboluzioa" eta eskubideen urraketa "itzela" dela salatu dute, eta horren adibide dela euskal presoek bizi duten egoera. Altsasuko gazteen eta Kataluniako kasuak gogoan izan dituzte.
Jakinarazi dute ez direla geldirik egongo eta epaiketaren bidegabekeria salatuko dutela, "behar den lekuan eta behar den guztietan". Bide hau beste herritarrekin batera egin nahi dutela adierazi dute, "herritarrak garelako egoera aldatu eta justiziarako bidea egiteko bermerik eraginkorrena".
Azkenik, "etorkizun berri batean" sinesten dutela diote, "justizian, inolako indarkeriarik gabe eta bakean bizi den Euskal Herri bat nahi dugu. Egia, enpatia eta zubigintzaren bidez, gure eskuak eta gogoak prest daude bide hori egiteko".
Auziaren instrukzioa Eloy Velasco epaileak egin du. Epaimahaia osatzen dute Alfonso Guevarak –lehendakaria–, Clara Bayarrik –ponentea– eta Guillermo Ruiz Polancok. Fiskalak ia 600 urteko espetxe zigorra eskatu du 48 auzipetuentzat. Guztiei leporatzen die talde armatuko kideak izatea, salbu eta bati, honi talde armatuarekiko kolaborazioa leporatzen dio. Leporatzen zaizkien gertaera guztiak 2012, 2013 eta 2014koak dira, ETAk borroka armatua utzi ondorengoak –2011ko urriak 20–.
Guevara magistratua oso polemikoa da Auzitegi Nazionalean, bere tonu zakarragatik edo beste kide batzuekin eta auto-gidariekin izandako istiluengatik, besteak beste; hala ere, badu zorrotz ospea ere eta esaten da ez duela men egiten beste botere batzuk saiatzen direnean bere esparruan sartzen.
Clara Bayarrik aurrerazale ospea du espainiar judikaturan eta, esaterako, herriko tabernen makrosumarioan boto partikularra eman zuen epaian, jarritako zigorrarekin desadostasuna agertuz. Bere ustez, funtsean, orduan zigortutako gehienak jarduera politikoa egiten ari ziren, leporatzen zitzaizkien delituak ez zeuden zigor kodean eta, gainera, ez zen nahiko froga aurkeztu auzipetuak ETArekin lotzeko.
Ahozko auziak ez du datarik oraindik eta luzerako joko duela dirudi. Itxuraz, ez da egingo 2018ko udazkenaren aurretik. Irailaren amaieran fiskaltzak bere zigor eskaera egin zuen eta orain akusazio partikularrak –AVT eta Dignidad y Justicia– beren eskaerak egin behar dituzte. Ondoren abokatuen defentsa idatziaren txanda helduko da.
Gaiarekin lotuta, Herrira auzia: 600 urteko espetxe zigorra presoak babesteagatik erreportajea irakurgai da.
Albistea osatzen ari gara.
Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.
Epailearen aurrean deklaratu du astelehen goizean Alonso enpresari gipuzkoarrak, Servinabar enpresaren jabeak, eta adierazi du Guardia Zibilak haren etxean aurkitutako agiriak ez duela balio, notarioarenera eraman ez zuelako. Accionako kontseilari Fernando Merinok ere deklaratu... [+]
Fiskaltzak Santos Cerdán PSOEko antolakuntza idazkari ohi nafarrari fidantzarik gabeko behin-behineko espetxeratzea eskatu dio astelehen goizean, eta ordu batzuetara, epaileak Cerdán espetxeratzea erabaki du. Cerdánek epailearen aurrean esan du legez kanpoko ezer... [+]
2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.
Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicenteri 120 ongi etorri baino gehiago antolatzea eta terrorismoa goratzea leporatzen zien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzipetuek, akusazio partikularrak eta... [+]
Donostiako Udalak jakinarazpena bidali dio Alde Zaharreko Gazte Asanbladari, epaiketaren data zehazteko. Asanbladak azaldu duenez, epaiketa aurreko hilabeteetan ezin dira desalojatuak izan, epaileak agindua eman arte.
Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]
Astearte honetan Baionan egitekoa zen zazpi herritarren aurkako epaiketa zortzi hilabetez atzeratu dute. Iazko Korrikan, Irun eta Hendaia arteko Santiago zubia zeharkatuz, 36 migratzaileri Ipar Euskal Herrian sartzen lagundu izana egotzi die Frantziako Justiziak. Defentsak... [+]
Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]
Aroztegiko auzipetuei elkartasuna adierazi eta absoluzioa eskatzeko mozio bat onartu du Baztango Batzar Nagusiak. Urtarrilaren 2an egindako bileran, mozioaren aldeko bozketan aldeko 25 bozka, kontrako bi eta hiru abstentzio izan dira.
Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean egin du manifestazioa larunbatean Euskal Herrian Euskarazek, Landako gunetik abiatuta. Euskal Errepublika aldarrikatzera, indarrak batzera eta euskararen aldarria lau haizetara zabaltzera deitu dute Durangoko kaleetan... [+]
Epaileari nahikoa izan zaio azaroaren 27an Ertzaintzak egindako deklarazioa kasua artxibatzeko. Erabakiaren aurrean helegitea aurkeztuko duela adierazi du Xuhar Plataformak. “Xuharrek ez du begia galdu, Ertzainak begia galduarazi dio”, salatu du mugimenduak.
2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko... [+]
Agorrilaren 27an igorri nizuen gutunean, irailaren 10eko auzian euskaraz deklaratzeko asmoa nuela adierazi nizuen. Auzi honen hastapenean, epaile nagusiari euskaraz zekienez galdegin nion. Gutxiespenarekin ezetz erantzun zidan. Orduan, nere gutuna eskuratu zuenez frantsesez... [+]
Ostiral gauerdian atzeman zituen Ertzaintzak ustez langileak ilegalki zeramatzan bi furgoneta, Ertzaintzak uste du Europako beste herrialde batera bidean zirela, han lan egiteko. Atxilotutako gidarietako batek hamar pertsona zeramatzan furgonetan eta besteak 22.