Euskal Herrian ere! Euskal Herriko mugimendu feministek mobilizaziorako deialdia egiten dugu. Guk ere abortatzen dugulako. Euskal Herritik, aurten, indarra bidali nahi zaie oraindik abortatzeko eskubidea ez duten munduko emakume guztiei. Abortua ez delako aukera bat izan behar, eskubide bat baizik. Eta gaur egun, oraindik, badira munduan herrialde asko ez dutenak eskubide hau bermatzen. El Salvadorren, adibidez, ez da eskubide ez aukera bat. Ez dago abortatzeko aukerarik guztiz debekatuta dagoelako.
Evelyn, 30 urte; Teresa, 40 urte; Mirna, 12 urte; Carmen, 25 urte; Teresa; 40 urte; Maira, 15 urte; Marina, 35 urte; Teodora, Alba, Cinthia, María, Verónica, Yoana, Miriam, Salvadora, Guadalupe, Maritza… 30 urte.
Hauek dira Las17yMás kolektiboko izen batzuk, espetxe zigor horiek dituzten El Salvadorreko emakumeak. 12 eta 40 urte bitarteko kondenak ospitaletik kanpoko erditzeengatik. Denak baliabide urriko emakumeak dira, Estatu heteropatriarkalaren indarkeria sexualak eta sistemikoak erasotuak. Larrialdi obstetrikoengatik ospitalera jo eta abortatzeagatik salatzen dituzte. Ahul, eta asko oso gaixorik, polizia artean esnatzen dira, hitz zatarrek eta galdetegi desatseginek inguratuta, eskuak lotuta eta hiltzaile modura kriminalizatuta. Epaiketa, eta kondena.
El Salvador da abortua modu absolutuan zigortzen duen herrialdeetako bat, eta beste hainbat herrialdetan bezala bertan ere berdin du bortxaketarengatik umedun dagoen, umeduna ere umea den, honen osasuna edota heriotza jokoan dagoen, baldintza desegokien ondorioz desiratu gabeko abortua izan duen, fetuak malformazioak dituen… Balioan jartzen dena jaio gabe dagoen fetu horren “bizitza” da, umedun dagoen pertsonari haren bizitza bizitzeko eskubide eta aukera guztiak ukatuz. Gaur egun 17 emakume baino gehiagori urratu zaie askatasuna.
2017ko uztaila zen El Salvadorrera joan ginenean, eta orduan ezagutu eta ukitu gintuen historia guzti honek. Evelynen kasua bizitu genuen, kartzela, epaiketak, haren historia. Evelyn gure aurrean kondenatu zuen ‘in’justiziak. 30 urteko espetxe zigorrera haren umea hil izana leporatuta. Urtebete zeraman dagoeneko espetxean. Evelyn 19 urteko neska gazte bat zen orduan, bortxatua izan zen. Gizona(k) aske dabil(tza), hari eta beste guztiei askatasuna lapurtu eta giza eskubideak urratu dizkiote.
Elkarte feministek egindako lanari esker 2019ko abuztuan Evelyn kalean zen, baina fiskaltzak ez du apelazio-helegitea jartzeko denbora asko behar izan eta berriro ere haren askatasuna epaileen eskuetan dago.
Imelda ere entzuna izan da Atlantikoaren alde honetan, 70 urteko bere aitaordearengandik 12 urte zituenetik indarkeria sexuala sufritu duen gaztea. Imeldak larrialdi obstetrikoa pairatu zuen 2017an eta ospitalez kanpoko erditze baten ondoren konortea galdu zuen. Ospitalean enatu eta abortua praktikatu izanaz salatu zuten nahiz eta, kasu honetan, umea bizirik atera zen. Imeldak 20 urterekin bi urte eman ditu jada preso eta, berez, 20 urteko kartzela zigorra betetzera zihoan erailketa larria leporatuta, askatu zuten arte.
Marina, 11 urte; Kenia, 6 urte; Sara, 7 urte; Glenda, 7 urte; Karen, 2 urte; Ana, 6 urte; Elsy, 7 urte; Jackeline, 7 urte; Liliana, 3 urte; Silvia, 6 urte; Maritza, 11 urte; Cindy, 4 urte; María del Rosario, 9 urte.
Hauek dira El Salvadorren preso jarraitzen duten emakumeen izenak eta kondena betetzeko gelditzen zaizkien urteak. Ezin dugu onartu edozein herrialdetako emakume eta umedun pertsonen eskubideak urratzen eta kriminalizatzen jarraitzea. Horregatik gaur, bihar eta egunero, benetako justizia eskatzen dugu. Estatuaren eta elizaren insitutzio heteropatriarkalek gure eskubideak bortxatzen eta bizitzak lapurtzen duten bitartean, mugimendu feministak eta El Salvadorreko abortuaren despenalizazioaren aldeko elkarteak (Agrupación Ciudadana por la Despenalización del Aborto de El Salvador) egindako lana eta borrokari esker Evelyn, Imelda, Teodora, Veronica, Maira eta beste batzuk egun kalean dira. Hor dago indarra, eta aurrera doaz, eta haiekin goaz. Horregatik gaur, bihar eta egunero hemen jarraituko dugu, elkarrekin, El Salvadorreko, Latinoamerikako eta mundu osoko mugimendu feministan gure indarrak batzen, guztien askatasuna lortu arte.
* Leire Murguialday eta Alazne Paskua Euskal Herriko mugimendu feministako kideak dira.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]