El Salvadorren 30 urteko kartzela zigorra berretsi diote nahi gabeko abortua izan zuen emakume bati

  • El Salvadorreko auzitegi batek erdigunean jarri du abortu eskubidearen auzia herrialdean eta  mundu mailan: 2008an Teodora Vazquezi, nahi gabeko abortua izan zuen emakumeari, 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten umekia hiltzeaz leporatuta. Defentsak apelazioa aurkeztu ostean, epaileak berretsi egin du orain zigorra.


2017ko abenduaren 15an - 11:09

Auzitegiak adierazi duenez, defentsak aurkeztutako frogak ez dira Vazquez errugabetzat jotzeko modukoak. Hugo Mata abokatuak, aldiz, frogak behar bezala aztertu ez izana salatzen du. “Froga zientifikoak argiak dira eta ez datoz epaiarekin bat”. Kasazio errekurtsoa jarriko duela esan du Matak, “tragedia” honekin amaiera emateko.

Eragile sozialek Vazquezen errugabetasuna aldarrikatu dute, aborturik egon ez zela izan azpimarratuz. Izan ere, osasun arazoak medio, lantegiko komunetan odola galtzen hasi zen Vazquez. Larrialdietara behin eta berriro deitu arren ez zuen erantzunik jaso eta ezin izan zuen  odoljarioa eten.

Amnistia Internazionalak 250.000 sinadura aurkeztu zizkion iaz El Salvadorreko Justizia ministroari Teodora Vazquez aske uzteko eskatuz. El Salvadorreko justiziarekin oso kritiko azaldu da: “Badirudi giza eskubideak salbuespeneko elementuak direla herrialde horretan”.

OME Osasunaren Mundu Erakundeak zehazten duenez, munduan abortu eskubidea erabat debekatzen duten hainbat herrialde daude: El Salvador, Nikaragua, Gineako Errepublika, Dominikar Errepublika, Malta, Vaticano Hiriko Estatua, Senegal eta Andorra, besteak beste. Txile ere talde horren barnean zegoen, baina abuztuan abortua despenalizatzeko hiru kasu onartu zituen Senatuak: emakumearen bizitza arriskuan egotea, fetuaren bizitza arriskuan egotea eta bortxaketa kasuetan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude