Iragan urtean 2 hilketa eta 21 eraso matxista zenbatu zituzten Ipar Euskal Herrian

  • 21 eraso horietatik 7 Baionan egindakoak dira. Hildakoak, berriz, Senpere eta Miarritzekoak. Itaia Emazte Langileen Antolakunde Sozialistak datu hauek kalera atera ditu, Ipar Euskal Herriko hainbat txokotan jarri dituzten afixetan.


2022ko urtarrilaren 11n - 09:53
Azken eguneraketa: 11:04
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Itaiak indarkeria matxistaren irakurketa hau egin du: "Kapitalismoari beharrezkoa zaio indarkeria matxista, emazte langileak gehiago esplotatzeko erabiltzen baita zapalkuntza hori. Eta instituzio burgesek kapitalismoaren zerbitzuko funtzionatzen dute, borondate gutti erakusten dute bortizkeria horren kontra borrokatzeko eta badakigu borondate onarekin ere egoera ez luketela aldatzen ahalko, egiturazko arazo bat delako".

Proposamen feministei ere kritika egin diete, "ez baitute arazoa errotik jorratzen, hau da, ez dute gizarte kapitalistaren iraultzeko beharrezkotasuna emazte langilearen askapenarekin lotzen. Uste dugu, gizarte kapitalistan emazte langileak ez girela sekulan aske bizitzen ahalko, horregatik, esplotazio eta zapalkuntzarik gabeko gizarte baten eraikitzeko borrokatzen gira, sozialismoa litzatekeena".


Feminismoa kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Teknologia
Korapiloa

2026ko martxoaren 11
Rohilat Afrin, YPJ-ko komandantea
"Guda hau, batez ere, emakumeen aurkakoa da"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.