Ipar Euskal Herriko lehen Emakumeen Etxeak ateak zabalduko ditu ondoko hilabeteetan Urruñan. Ostegunean, ekainaren 27an, ukan dute sorrera finkatzeko biltzar nagusia eta horren berri eman digu Véronique de la Devèze militante feministak.
Ipar Euskal Herriko lehen Emakumeen Etxea bidean da. Aurkeztuko diguzu?
EBA Egiazko Berdintasunaren Alde koordinazioak eramandako proiektua da. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren alde doan 2014ko legean oinarritzen da elkartea, eta Euskal Hirigune Elkargoaren sorrerarekin muntatu genuen, hain justu, instituzioen gaineko lobbying lana egiteko. Bi lan ardatz ditu EBAk, bata elkargoaren baitan eragitea berdintasunaren alde, eta bestea, Emakumeen Etxearen sorrera.
Mugimendu feministak aspaldian amesten zuenaren gauzapena duzue hor.
Bai, aspaldiko xedea da, aspaldian aipatzen genuen feministen artean. Gauzapenari lotu gara EBAren sorrerakin batera.
Nola aitzinatu da egitasmoa?
Badu sei urte horrekin gabiltzala. Hego Euskal Herriko Emakumeen Etxeen ereduan inspiratzen gara, Montreuil eta Saint-Brieuc hirietakoei ere begiratu diegu. Hau da, elkarte modura funtzionatuko duen gune feminista bat bezala irudikatzen dugu gure Emakumeen Etxea. Indarkeria pairatzen duten emakumeen harrera, sostengu eta laguntza gunea izanen da, baina horrez gain, Emakumeen Etxea emakumeentzako ahalduntzerako espazio bat izatea nahi dugu. Heziketa popularra, ekimen parte-hartzaileak, formazioak, erakusketak, konferentziak… askotarikoa izanen da eskaintza. Hainbat Emakumeen Etxe ezagutu ahal izan ditugu aitzin lanketan zehar: Tolosakoa, Zumaiakoa, Donostiakoa, Bordalekoa, Montreuilekoa, Saint-Brieucekoa... Horrez gain, galdeketa bat ere zabaldu dugu Ipar Euskal Herriko emakumeen beharrak eta nahiak hobeki identifikatzeko xedez. 192 erantzun jaso ditugu, eta ondorioa argia da: beharra hor da eta Emakumeen Etxeari buruzko esperantza handia bada.
Urruñan kokatua izanen da eta Ipar Euskal Herri osorako izatea du asmoa?
Oraingoz hitzak ditugu. Jean-René Etchegaray egon zen aurkezpenean eta sostengatuko gintuela erran zigun. Hitzordu bat galdetua diogu eta erantzunaren esperoan gara.
Ikasturte berriarekin abiatuko dugu Urruñakoa, eta lekuko emakumeen beharren arabera bideratuko du berea. Euskal Hirigune Elkargoa hamar eremutan banaturik da eta hamar Emakumeen Etxe edo behintzat permanentziarako gune izatea da helburua. Hain zuzen, ez dira behar berak Zuberoan, Baionan ala Urruñan. Erran behar da nahitara ez garela Baionan kokatu, betiko zentralismo horren kontra eragitea badelako gure gogoetaren baitan. Garapen eta koordinazio lan hori bideratzeko nahiko genuke langile bat lortu, baita denbora erdiz ariko den animatzaile bat ere. Batik bat, militante feministen parte-hartzeari buruzko aitzina egingo duen proiektua izan nahi du.
Aitzina egiteko diru iturriak bermaturik dituzue?
Oraingoz hitzak ditugu. Jean-René Etchegaray egon zen martxoko aurkezpenean eta sostengatuko gintuela erran zigun. Hitzordu bat galdetua diogu eta erantzunaren esperoan gara. Aurrekontua borobildua dugu, orain dirulaguntza eskaerak egin behar ditugu departamendu mailan, Europan… Itzalean egindako lan handia bada hor.
Zenbat militante zabiltzate proiektu hori aitzinarazten?
Eragile eta kolektibo feministak aspaldian dabiltza itzaleko lan hori eramaten. Gaur egun, hamabost bat laguntzaile gara oinarrian, eta inguruan laguntzeko prest den jende andana bada. Zabalduriko galdeketan erdiak baino gehiagok erantzun digu laguntza emateko gogoz dela. Protokolo bat dugu landurik, hain zuzen, proiektuan ahal bezain eroso sentiarazi nahi ditugulako heldu berriak. Aspaldian abiaturiko lan batera sartzea ez da baitezpada erraza, eta ekimena eskuragarri eta eroso jartzearena da esku artean dugun erronketariko bat. Karta bat ere osatu dugu, kide eta parte hartzaileentzat, baloreetan bat egiten dugula bermatzeko asmoz. Hainbat lan talde martxan dira: koordinazio orokorra, komunikazioa, programazioa, partaidetzak, finantza iturriak…
Begi onez hartu dute proiektua lekuko hautetsiek?
Urruñari dagokionez, biziki harrera eta partaidetza ona ukan dugu. Beste lurraldeetara mugituko gara, Herriko Etxeekin elkartuko gara, eta ageriko da… Erran behar da mugimendu feminista aldarrikatzaile eta indartsu bat bizitzearen une historiko batean garela, beti ere parean, horrek dakarren fronte kontserbatzailearekin, emantzipazio mugimendu orok hori dakarrelako. Fronte feminista azkar horrek laguntzen gaitu. Emakumeen eskubideei eta berdintasunari buruzko beharrak hor dira, eta aurkakoa ezingo digute erran. Emakumeen gogoa ere erreala eta serioa da eta horren kontra ezingo dira kokatu. Eraldaketarako tresna bat izanen da, lurraldeko eragileak eta lurraldea bera eraldatzera datorren proiektua da Emakumeen Etxearena.
Azken hitz bat?
Proiektu horren berri eman behar da, egitasmoaren garapenean eragiten duelako. Bistan da, laguntzaileak behar ditugu, emakume oro da ongi etorria. Eta berriz diot, eraldaketarako eta ahalduntzerako gunea izan nahi du Emakumeen Etxeak. Aitzinatu arau gure kontzientzia eta handinahia emendatu egin dira, besteak beste Emakumeen Etxe bat nahi izatetik Emakume Etxeak nahi izatera pasa garelako. Gune bat izateaz gain, tresna bat izanen da. Virginia Woolfek aldarrikatzen zuen norberarentzako logela hori izanen da Emakumeen Etxea: Ipar Euskal Herriko emakume guztientzako espazioak izanen dira.
Bernedoko Euskal Udalekuetako hainbat familiak hemeretzi salaketa jarri dituzte Ertzaintzan. Horietako bat sexu erasoen delitu batekin dago lotuta, eta besteak exhibizionismoarekin eta derrigortze delituekin. Emakundek hiru kexa jaso ditu.
Ez dut gogoratzen hondartzan izan nintzen lehen aldia. Gogoan dudan lehen irudian, bolantedun bainujantzi bat jantzita karramarro bati ihesean nabil. Badakit, txikia nintzenean, hareaz arrautzaztatutako kroketa baten antza izaten nuela, nire ipurdi zuri-zuria bistan, gero... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Emakume zinemagileentzako egoitza artistikoa da Etxe Betea eta Bilboko erdigunean sortu zen 2022an, Gariza Films ekoiztetxe feministaren eskutik. Ordutik, lau egoitzaren bidez –Gela bat norberarena, Elkarrekin Sortzen, A Shelter of One’s Own eta Two Weeks... [+]
Euskal Udalekuetako hezitzaileek agerraldi jendetsua egin dute ostiralean. Azaldu dute edozein eraso “erabat” gaitzesten dutela eta prest agertu dira, beren artean erasotzailerik balego, “neurriak hartzeko”.
Mugimendu transfeministaren ustez, Bernedoko udalekuen inguruko gezurrak hedatu dituzte eskuin muturrak eta sektore erreakzionarioek. “Lintxamendu kanpaina” eta “eraso antolatua” olatu erreakzionario orokorrago baten markoan kokatu dituzte. Sexu-genero... [+]
Ideia bat argi duenean, oztopoak oztopo aurrera doa Rakel Mateo triatleta (Mungia, Bizkaia, 1975). 2001ean lan istripu bat izan ostean, ezkerreko hanka txikituta geratu zitzaion. Horren ondorioz, kirol egokitua deskubritu zuen eta hiru Paralinpiar Jokotan parte hartu du.
Bernedoko hezitzaileen aurkako salaketa publikoak zabaldu dira azken asteetan, besteak beste, nerabeak dutxa mistoak izatera "behartzeagatik". Hezitzaileek gezurtatu egin dute halakorik zein gazteekiko tratu okerrik, eta gaitzetsi dute "mezu transfoboak zabaltzeko... [+]
Danimarkaren menpe segitzen duen Groenlandiako biztanleriaren %88 da inuita, eta beraien hizkuntzan eta kulturan aitzina egite hutsa dute eguneroko desafio. Zuriek kolonizatu zituzten eta gaur egun egoerak bere horretan segitzen du: zurien begietatik bideratuta dagoen... [+]
Urriaren 31tik azaroaren 2ra Baterajotzea izango da Zaldibarren, Euskal Herriko Gazte Feministek antolatuta. Egitaraua aurkeztu dute, eta izen ematea ireki.
Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]