Ipar Euskal Herriko ikasleek auto-testak egingo dituzte aurrerantzean, etxean

  • Jean Castex frantziar lehen ministroak urtarrilaren 10ean telebistan jakitera eman duenez, kasu positibo baten kontaktu diren ikasleek gaurtik aurrera ez dute PCR edo antigeno proba farmazietan egin beharko. Horren ordez, etxean hiru auto-test egingo dizkiete gurasoek, eta emaitza negatiboa bada, gurasoek sinatutako ziurtagiriarekin ikasgelara itzuli ahalko dira haurrak.


2022ko urtarrilaren 11n - 10:20
Azken eguneraketa: 11:45
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jean-Michel Blanquer Hezkuntza ministroak aginduriko osasun protokoloak astebete soilik iraun du eta hainbat gorabehera ekarri dizkie guraso eta ikasleei. Izan ere, abenduaren 3az geroztik, positibo zen ikasle edo irakasle baten kontaktuek farmazian PCR edo antigenoen testa egin behar zuten eta horrez gain, bigarren eta laugarren egunetan auto-testak egin. Baina farmaziak ez ziren eskaera itzelari erantzutera iristen.

Aurrerantzean, testak etxean kudeatuko dituzte gurasoek: guztira hiru auto-test egin beharko dituzte positibo baten kontaktu estuek. Lehen auto-testa kasua ezagutu den egunean, bigarren testa bigarren egunean, eta hirugarren testa laugarren egunean.

Eskolan sartzea ez dela ongi prestatu salatzeko greba deialdia egin dute hezkuntza sindikatuek (LAB tartean) urtarrilaren 13rako eta manifestazioa 11:00etan pasatuko da Baionako Suprefetura parean.

Gurasoek ez dute presaka haurren bila joan beharko

Farmazietan testak egiteko zailtasunaz gain, gurasoek bazuten nahiko lan kutsatze baten berri jakin orduko haurraren bila eskolara joateko. Castexek iragarri duenez, aurrerantzean ez dute berehala bila joan beharko, eskola egun hori amaitutakoan joango da kontaktu estua den ikaslea ere etxera.

Txertatuentzat auto-testak doan, txertatu gabeentzat ordainpeko

Ipar Euskal Herrian txertoa jarrita duten herritarrek doan dituzte auto-testak. Txertatu ez diren herritarrek, aldiz, 2 eta 5 euro artean ordaindu behar dituzte eta farmazietan edo saltoki handietan saltzen dituzte baina ikasleentzako auto-testak farmazietan jasotzea aurreikusi du Gobernuak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!