Ipar Euskal Herriko ijitoen elkarteak salaketa jarri du LCI telebistaren kontra, arrazakeriagatik

  • LCI telebista kateko Parc Brunet, Hammett & Cie saioan jitoak lapurrei konparatzeagatik jarri du salaketa du Euskal Herriko Ijito Komunitatearen Zentro Sozio-kulturalak. Audiobisualaren eta numerikoaren sektoreaz arduratzen den ARCOM autoritatearengana ere jo du gertatutakoa salatzeko.

LCI kateko Parc Brunet, Hammett & Cie saioko aurkezleak, eskuinean Eric Brunet, bere aurka jo du Ipar Euskal Herriko ijitoen elkarteak. Argazkia: @ericbrunet

2023ko apirilaren 27an - 09:58
Azken eguneraketa: 12:03
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Natalia Turine kazetari eta editore errusiarrak ondokoa adierazi zuen apirilaren 17ko LCI kateko Parc Brunet, Hammett & Cie saioan: "Kazetaritza, leku ainitzetan gainera, ijitoen kazetaritza bilakatu da". Aurkezle lanetan zebilen Eric Brunetek baieztapenari buruzko zehaztapenak galdetu eta "erran nahi dudana informazio porroskak ebasten dituztela da" izan zuen erantzun gisa. Trufaz eta diskriminazioz iharduki zion horri aurkezleak:  "Kasu, 'ijitokeria' oldartuko zaizu! Ez da hori erraten".

Beste behin ijito izateagatik arrazakeria pairatu beharra. Horregatik, arrazakeria hori esku artean, Parisko prokuradoaren aitzinera jo dute, salaketa jarriz. Euskal Herriko Ijito Komunitatearen Zentro Sozio-kulturala elkarteko bi kidek hasi dute borroka juridiko hori. "Banalizazioa dugu gaur egungo arazoa. Konplexurik gabeko arrazakerian gara. Ez da eskubiderik, telebistan, ikusle anitz dituen ordu batean, lasaiki sinonimo gisa jartzea ijitoak eta lapurrak", adierazi dute elkarteko kideek Urdin Euskal Herri Irratia-n.

Frantziako audiobisualaren eta numerikoaren sektoreaz arduratzen den ARCOM autoritatearengana ere jo dute gertatutakoa salatzeko.

 


Arrazakeria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...