CFDT, CGT eta FO sindikatuek prentsaurreko bateratua egin dute astelehenean Baionan, funtzio publikoko langileak ostegun honetan greba egitera deitzeko.
Sindikatuen hitzetan, Macronen gobernua zerbitzu publikoak pixkanaka “suntsitzen” ari da, gero eta baliabide gutxiago dituzte eta langileen lan baldintzak “okertzen” ari dira. Zentzu horretan, Frantziako Gobernuak gauzatu nahi duen funtzio publikoaren erreforma “eraso” berri bat da. Baionan 10:30ean eginen dute manifestazioa, Lan Burtsatik abiatu eta Pirinio Atlantikoetako suprefekturaraino. LABek ere mobilizazioan parte hartzera deitu du.
Ospitaleko bi langilek hartu dute hitza prentsaurrekoan, besteak beste. “Diskurtsoan besterik badiote ere, urtez urte baliabide gutxiago dugu”, salatu du Franck Calleja CFDTko kideak. “Baionako ospitalean, erreanimazio zerbitzuan, sei erizain eta hiru artatzaile kendu dizkigute”, deitoratu du. “Etengabeko negoziaketan gara, lanpostu bakoitza borroka bat da”. Zahar etxeetako egoera ere “dramatikotzat” jo dute, eta azpimarratu dute geriatria zerbitzuan 40 langile geldituak direla gaur egun lan baldintzen ondorioz. “Ospitale publikoak, etxegintzako obretan baino langile gehiago kolpatzen du gaur egun”.
Funtsean, funtzio publikoko langileek ere prekarietatea bizi dutela salatu dute. “Eros ahalmena ere aipatu behar da. Gutako anitzek biziki lansari apalak dituzte. Badira funtzio publikoan 30 urte hauetan lanean ari diren batzuk 1.300 euroko lansaria dutenak”, deitoratu du Denis Dartigoueyte CGTko kideak. Frantziako Gobernuarekin elkarrizketarik ez dela erranez bukatu du Michel Larralde CFDTko buruak: “Sindikatuak baztertu nahi izan gaitu, eta orain, karrika du parean Jaka Horien mobilizaziorekin”.
Albiste hau Iparraldeko Hitzak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.
Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.
Hainbat irregulartasun egitea egotzi dio Eusko Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzak: batetik, istripuei buruzko dokumentuak ezin direla bateratu, eta bestetik, istripuaren izaera lanekoa den ala ez erabakitzea ez dagokiola Amazoni.
Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]
Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.
Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.
Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]
AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]
Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).
Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.