Ipar eta Hego Euskal Herriko zazpi errugbi taldek liga jokatuko dute lehen aldiz uda honetan

  • Abuztuaren 17an hasi dira partidak jokatzen eta irailaren 7an bukatuko dute. Antolatzaileak Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea eta Eusko Jaurlaritza dira.

Hernanik parte hartuko du ligaxkan. Argazkia: Kronika.eus.

2019ko abuztuaren 19an - 12:05

Ondoko zazpi taldeek hartuko dute parte Euro Basque Rugby Challenge ligaxkan: Lapurdiko Angelu, Aviron eta Biarritz; Gipuzkoako Ordizia, Hernani eta Bera Bera; eta Bizkaiko Getxo. Avironek eta Biarritzek bigarren taldeekin jokatuko dute lehen taldeen eta beste taldeen arteko maila-desberdintasuna handia baita.

Gizonezkoetan A eta B multzoak izango dira. A multzoan Avironek, Hernanik eta Getxok jokatuko dute. B multzoan, Biarritzek, Angeluk, Ordiziak eta Bera Berak. Partidak abuztuaren 24an eta 31n izango dira eta multzoen arteko finala irailaren 7an. Emakumezkoek beren liga jokatuko dute.

Kazeta.info hedabideak Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren hitzak jaso ditu eta hala dio: “Errugbia oso garrantzitsua izan daiteke lurralde desberdinen arteko elkarlana eta ezagutza bultzatzeko”. Lehenengo aldia da Ipar eta Hego Euskal Herriko errugbi taldeak elkartzen direla ligaxka jokatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errugbia
Aviron Bayonnais errugbi taldeko presidentea
"Beti erran didatenez, Euskal Herrian emazteak sukaldean gelditzen dira"

Kazetarien aitzinean izanik ere, lasai asko aritu dira irakurketa matxistak zabaltzen Aviron Bayonnais Campus formakuntza gunearen inaugurazioan. Jean-Jacques Lasserre politikari ezagunak ere egin ditu gisa horretako adierazpenak:  "[Errugbilarien zapaten] kranpoiak... [+]


Saioa Jaurena
"Bortxaz jokatzeak batu egiten gaitu errugbilariok"

Ekuazioak nola, hala askatzen ditu meleak Saioa Jaurenak (Elizondo, 1989). Kalkulagailua eta baloi obalatua ditu lanabes, matematika irakaslea eta errugbilaria den heinean. Bi alorrak halabeharrez uztartu behar ditu: errugbian ez du sosik ere jasotzen, Frantziako maila nagusian... [+]


2021-11-18 | Jon Torner Zabala
ASBko nesken taldea Elite mailatik erretiratu du zuzendaritzak

Pasa den azaroaren 7an, Frantziako Kopako partida ez jokatzea erabaki zuten AS Baionako emakumeen errugbi taldeko jokalariek, Elite 1 mailako gainerako taldeekin alderatuta baliabide gutxi dutela eta taldeko arduradunek euren eskaerak aintzat hartzen ez dituztela azalera... [+]


2021-11-09 | ARGIA
"Hainbat gauza eskatu ditugunean, printzesa apetatsuen moduan tratatu gaituzte"

"Urteak eman ditugu prestatzaile fisiko bat eta muskuluak lantzeko pisu egokiak lituzkeen gimnasioa eskatzen. Aurten lortu ditugu, baina beranduegi da. Jende gehiegik egin du ospa taldetik. Gainerako taldeekin alderatuta, baliabide gutxi dugu. Horrelakoak eskatu ditugunean,... [+]


2020-02-12 | ARGIA
Baionako funtzionarioaren ustelkeria kasua: Gidabaimeneko puntuak, oparien truke

Bertako 47 pertsona ezaguni egin zizkion "mesedeak", tartean dira kirol munduko pertsonak eta enpresariak, Naizek eman duen albistearen arabera. Otsailaren 11n deklaratu du Paueko auzitegian. Urtarrilaren 24az geroztik behin behineko atxiloaldian da.


Eguneraketa berriak daude