Bideoa | Bultzaka datoz emakumeak errugbian, geratzeko asmoz

  • Arrakasta ari da izaten Getxoko, Gernikako, Bilboko eta Eibarko emakumezko errugbilariek Europako txapelketaren finalaren atarian zabaldu duten bideoa. Gizonezkoak baino ageri ez diren bideo bat egin du Bilboko Udalak finala iragartzeko. Gizonezkoek ez ezik, emakumezkoek ere errugbian jokatzen dutela aldarrikatu dute.


2018ko maiatzaren 11n - 09:47
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Maiatzeko asteburu ohiko bat balitz, errugbiak ez lituzke kirol kazetaritzako albisteak bereganatuko. Asteburu honetan, ordea, Europako txapelketaren finala jokatuko da Bilbon, eta onenen artean daudenen bi talderen arteko lehia ikusteko parada izango da. Testuinguru honetan, instituzio publikoek emakumeei emandako protagonismo eza gaitzetsi dute Gernikako, Getxoko, Bilboko eta Eibarko errugbi taldeetako emakumeek bideo honetan. Errugbian emakumezkoek ere jokatzen dutela aldarrikatu dute: “Kontuan ez da nork emango didan baimena, baizik eta nork geldiaraziko nauen”. 

 
 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errugbia
2019ko irailaren 19
Saioa Jaurena Atxa, Elizondoko errugbilaria
"Ametsak egia bihurtzen direlarik dena errazagoa da"

Eguneraketa berriak daude