"Hainbat gauza eskatu ditugunean, printzesa apetatsuen moduan tratatu gaituzte"

  • "Urteak eman ditugu prestatzaile fisiko bat eta muskuluak lantzeko pisu egokiak lituzkeen gimnasioa eskatzen. Aurten lortu ditugu, baina beranduegi da. Jende gehiegik egin du ospa taldetik. Gainerako taldeekin alderatuta, baliabide gutxi dugu. Horrelakoak eskatu ditugunean, printzesa apetatsuen moduan tratatu gaituzte". Mélissa Hannouni Baionako ASB errugbi taldeko jokalariaren hitzak dira. Asteburuan planto egin zuten, baldintza txarrengatik protestan.


2021eko azaroaren 09an - 10:57
Azken eguneraketa: 12:46
AS Baionako jokalariak (zuriz), 2019ko partida batean / Daxipedia (Wikipedia)

France Bleu irratiak jaso ditu Hannouniren eta haren taldekide Laura Delasen hitzak, ASB taldeko neskek planto egin eta biharamunean. Okzitaniako Tolosaren aurka Frantziako Kopako partida jokatzekoak ziren igandean, baina ez jokatzea erabaki zuten, Elite 1 mailako gainerako taldeekin alderatuta baliabide gutxi dutela eta taldeko arduradunek euren eskaerak aintzat hartzen ez dituztela azalera ateratzeko.

Baionako jokalariek azaldu dute gainerako taldeak erabat profesionalizatzen ari direla, haiek amateurrak diren bitartean. Azpiegitura eta prestakuntza aldetik hanka-motz daudela diote, eta ez dutela talde nahikoa handia partida guztiak behar bezala lehiatzeko, neska askok egin dutelako taldetik alde azken urteotan. "Joan bai, baina ez dugu neskak gurera erakartzeko modurik", dio Hannounik, "ez dugu baliabide ekonomikorik, etxebizitza topatzen laguntzeko bitartekorik ere ez, lana bilatzen laguntzeari dagokionez igualtsu, horrela nekez ekarriko ditugu jokalari berriak...".

"Lehen mailako jokalariak izateko eskatzen digute, baina ez digute bitartekorik ematen", gehitu du Delasek. "Kamisetarekiko maitasuna... Bai, guk barrenak hustuko ditugu zelaian, baina horrekin ez da nahikoa". Gehitu du ASB taldearen alde ari direla borrokan, "baita errugbiaren eta oro har emakumezkoen kirolaren alde ere".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errugbia
Aviron Bayonnais errugbi taldeko presidentea
"Beti erran didatenez, Euskal Herrian emazteak sukaldean gelditzen dira"

Kazetarien aitzinean izanik ere, lasai asko aritu dira irakurketa matxistak zabaltzen Aviron Bayonnais Campus formakuntza gunearen inaugurazioan. Jean-Jacques Lasserre politikari ezagunak ere egin ditu gisa horretako adierazpenak:  "[Errugbilarien zapaten] kranpoiak... [+]


Saioa Jaurena
"Bortxaz jokatzeak batu egiten gaitu errugbilariok"

Ekuazioak nola, hala askatzen ditu meleak Saioa Jaurenak (Elizondo, 1989). Kalkulagailua eta baloi obalatua ditu lanabes, matematika irakaslea eta errugbilaria den heinean. Bi alorrak halabeharrez uztartu behar ditu: errugbian ez du sosik ere jasotzen, Frantziako maila nagusian... [+]


2021-11-18 | Jon Torner Zabala
ASBko nesken taldea Elite mailatik erretiratu du zuzendaritzak

Pasa den azaroaren 7an, Frantziako Kopako partida ez jokatzea erabaki zuten AS Baionako emakumeen errugbi taldeko jokalariek, Elite 1 mailako gainerako taldeekin alderatuta baliabide gutxi dutela eta taldeko arduradunek euren eskaerak aintzat hartzen ez dituztela azalera... [+]


2020-02-12 | ARGIA
Baionako funtzionarioaren ustelkeria kasua: Gidabaimeneko puntuak, oparien truke

Bertako 47 pertsona ezaguni egin zizkion "mesedeak", tartean dira kirol munduko pertsonak eta enpresariak, Naizek eman duen albistearen arabera. Otsailaren 11n deklaratu du Paueko auzitegian. Urtarrilaren 24az geroztik behin behineko atxiloaldian da.


Baionako suprefeturatik bideraturiko ustelkeria argira atera da

Hasiera batean barne mailan eramanik inkesta, Baionako auzi poliziak hartu du segida eta argi geratu da: Baionako suprefeturako langile batek gidabaimena faltsuak banatzen zituen, opari batzuen kontra. Besteak beste, errugbi partidetarako txartelen kontra. Nahiz eta hori... [+]


Eguneraketa berriak daude