Baionako funtzionarioaren ustelkeria kasua: Gidabaimeneko puntuak, oparien truke

  • Bertako 47 pertsona ezaguni egin zizkion "mesedeak", tartean dira kirol munduko pertsonak eta enpresariak, Naizek eman duen albistearen arabera. Otsailaren 11n deklaratu du Paueko auzitegian. Urtarrilaren 24az geroztik behin behineko atxiloaldian da.


2020ko otsailaren 12an - 05:38
Michel Poueyts Miarritzeko hautetsia zaintzapeko askatasunean geratu da, otsailaren 11n deklaratu ostean. Gidabaimena goi funtzionarioaren bidez faltsutu izana leporatzen diote.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Naizek aipatzen duenez, urtarrilaren 30ean argitaratu zuen kasua Rugbyrama agerkariak eta honek zioen mesedeak jaso zituztenen artean direla Aviron Bayonnais eta Biarritz Olympique errugbi taldeen inguruko pertsonak. Agertu diren izenen artean daude Miarritzeko hautetsia den Michel Poueyts. Berriako kazetari Oihana Teyseyrek berri eman duenez, gidabaimena goi funtzionarioaren bidez faltsutu izana leporatzen diote Poueytsi. Euskal Pilotako Frantziako Federazioko zuzendari tekniko ere bada Poueyts, eta deklaratu ostean zaintzapeko askatasunean utzi zuten.

Ustelkeria sare hau, 1990eko hamarkadatik

Hervé Jonathan subprefetak 2019an eman zuen kasuaren berri eta barne ikerketari ekin zioten. Auzipetuaren defentsak adierazi du ezin izan ziola iruzurra egiteari uko egin, bere mesedeak jaso zituzten pertsonen garrantzia ikusita. Tartean dira nazioarteko errugbi jokalariak eta enpresariak.

Epaitegiak ostegunean erabakiko du ea funtzionarioa aske utziko duen epaiketa egin bitartean. Askatzekotan, pultsera elektronikoarekin egingo luke eta kontrol neurri honen aurka agertu da ministeritza publikoa.


Ustelkeria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.