Intxortako erresistentzia gogora ekartzeko ekitaldi sorta Elgetan

  • Elgetako Udalak Intxorta 1937 Kultur Elkartearekin elkarlanean bi asteko egitaraua gertatu du Intxortako erresistentziaren 81. urteurrena aldarrikatzeko. Aurten, aldaketa nabarmenena da lubakietan egin izan den borrokaldien errekreazioaren ordez Elgetaren gainbehera izeneko antzezlana egingo dutela herritarrek.

Intxortako batailako borrokaldiak aurten ere berreraikiko dituzte.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko apirilaren 10an - 08:36

Martitzenean abiaraziko dituzte Elgetan memoria historikoarekin lotuta Intxortako erresistentzia gogora ekartzeko ekitaldiak. 19:00etan, Lesa Humanidad izeneko ikus-entzunezkoa emango dute udaletxean eta hortik abiatuta hainbat dira egitarauan jasotako proposamenak.

Aste honi dagokionean eguenean Pasaiako Badia izeneko ikus-entzunezkoa emango dute eta bertan izango da solasaldia egiteko Yuri Agirre zuzendaria. Barikuan, berriz, Lesakako Mairu Antzerki Tailerreko kideek Txoriak eta zauriak izeneko antzezlana eskainiko dute Espaloia kafe antzokian.

Boluntarioak behar dira

Elgetarrek, aurten, Elgetaren gainbehera antzezlana egingo dute Intxortako lubakietako borrokaldien errekreazioaren ordez. Apirilaren 22an izango da, domeka. Boluntarioak hasita daude entseguekin. Elorrioko Banarte antzerki taldeko Rafa Herce ari da zuzendari lanetan. Oraindik ere, ordea, boluntarioak behar dira figurante lanak egiteko. Interesatuek udaletxean jasoko dute informazio gehiago.

Albiste hau Goienak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


1936ko Otxandioko bonbardaketaren pilotuari demokrazian emandako kondekorazioak kenduko dizkiola agindu du Espainiako Gobernuak

Ángel Salas Larrazabal militar frankista urduñarrak gidatzen zuen hegazkinak bonbak bota zituen Otxandioko Andikona plazan zibilen aurka, 1936ko uztailaren 22an. Gutxienez 61 herritar hil ziren. Frankismoan hainbat kargu militar eta politiko izan zituen, eta 1991n... [+]


Eguneraketa berriak daude