Intsumisioaren borroka goratuko duen dokumentala egiteko diru bilketa hasi dute

  • 2 Urte, 4 Hilabete du izenburua filmeak eta  abendurako amaitu nahi dituzte muntaketa lanak.


2019ko maiatzaren 7an - 11:24
Intsumisoak Iruñeako espetxeko patioan
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Soldaduskaren aurkako borroka intsumisoak Euskal Herria astindu zuen duela 30 urte. Milaka izan ziren Espainiako armadari ezezkoa eman zioten intsumisoak; askotarikoak haien arrazoiak, baina komuna borrokarako oinarrizko erreminta: desobedientzia. Espetxearekin ordaindu zuten euren jarrera horietariko askok.

Lander Garro izango da zuzendaria, Izar Films eta Labrit Multimedia ekoiztetxeekin elkarlanean arituko da. Dokumentala egin ahal izateko crowdfunding kanpaina abiatu dute ekimenaren sustatzaileek Verkami atarian.

Dokumentalak intsumisioaren borroka gogoratuko du orduko sei protagonistaren bidez. Ez soilik iragana goratzeko asmoz, orainaldiari eta etorkizunari heltzeko euskarri bezala ere. Sustatzaileek ohartarazten duten moduan, Europako eskuin muturraren eta militarismoaren hazkundearen aurrean antimilitarismoaren baloreak oso beharrezkoak dira egun ere.

Dokumentalaren trailerra hemen ikusgai:


Zinema kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 21
Fina Salegi. Autoikaskuntza eta ausardia
"Berriz jaioko banintz artzain izango nintzateke"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.