Jon Torner jontorner@argia.eus Aste honetako Sarekadan automobilgintzari buruz egingo dugu berba. Ez gara merkatuan dauden marka eta modeloez arituko, sarean salgai dauden bigarren eskuko autoei buruz baizik. Hasieran Euskal Herriko web guneak izango ditugu hizpide eta ondoren gure mugez gaindikoak. Bide batez, gainera, gure inguruan duen arrakasta kontuan izanik, tuning-aren inguruko informazioa eskaintzen duten hainbat gune ere bildu ditugu. Euskal Herriko bigarren eskuko autoak Hona hemen bigarren eskuko autoei buruzko informazioa biltzen duten Euskal Herriko web guneak: Vocasión.com: Ibilgailu motaren (turismoak, 4x4-ak, furgonetak eta monobolumenak), herrialdearen (Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia) eta markaren araberako bilaketak egin daitezke. Salgai dauden autoei zein kontzesionarioei buruzko datuak eskaintzen ditu gune honek. Euskocar.com: Besteak beste, bigarren eskuko autoak erosi eta saltzeko aukera ematen du. Autoa saldu nahi izanez gero erabiltzaile moduan erregistratu behar da. Hartara, zuen ibilgailua datu basean sartzeaz gain hainbat zerbitzuez gozatzeko parada izango duzue. "Autoa erosi nahi dut" atala aukeratuz gero, bestalde, markaren, herrialdearen (Araba, Gipuzkoa, Bizkaia edo Nafarroa) eta prezioaren araberako bilaketa egin ahal izango duzue. Eskolauto.com: Web gune honetan ere bilaketak era desberdinean egin daitezke. Aukeraturiko moduaren arabera datu konkretu batzuk idatzi beharko dira: autoaren marka, egindako kilometro kopurua, kontzesionarioaren kokagunea, gustuko kolorea, ordaintzeko prest gauden diru kopurua eta abar. Eskolauto.com web guneak biltzen dituen Bilbo, Donostia eta Gasteizko autoak ondorengo helbide hauetan ere topa ditzakezue: www.bilbocasion.com, www.donostiocasion.com eta www.gasteizocasion.com. Nopares.com. Web gune honetan batez ere bigarren eskuko Volkswagen California furgonetak aurkituko dituzue. Hainbat pieza erosteko aukera ere badago. Virtual Automovil Club. Nafarroako auto-gidarien komunitate birtualaren web gunean, albiste, lotura eta abarrez gain salgai dauden autoen zerrenda bat ere aurki daiteke. Eurocar: Autoen gestiora bideraturiko Leioako enpresa honek aukerako autoei buruzko informazioa biltzen du bere web gunean. Web gune espainiar eta frantsesak Interneten bigarren eskuko autoak salgai dituzten gune espainiar eta frantses ugari dago. Guk launa bildu ditugu hurrengo zerrenda honetan: Cochesocasion.net. Clasificados-auto.com Coches.net Autoclub21 Caradisiac.com Occasions Renault Autoexpert LaCentrale Autoa zure nahietara eraldatuz Norberaren autoa era guztietako pieza berriez hornitzearen artea edo tuning-a dexente zabaldurik dago Euskal Herrian. Interneten tuning-az hitz egiten duen web gune euskaldun asko ez dugu topatu, baina zaletasuna gutxienez badagoela erakusten dute. Gune horietako bat North Tuning Club izeneko klubarena da. Besteak beste, albisteak, agenda eta argazki galeria bat biltzen ditu. Bilboko Doctor Sonido enpresak, bestalde, hamar urte daramatza tuning autoak prestatzen eta sarean ere ematen du eskaintzen dituen zerbitzuen berri. Hirugarren gune bat era guztietako piezak saltzen dituen Ermuako Todo Auto Tuning dendarena da. Tuning-ari buruzko web gune gehiago: Auto Rep Tunning.es Auto Tuning Spain Lo + Tuning Zona Tuning Tuning Auto
Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]