"Ingurumena eta animalien ongizatea" babesteko haragiari BEZa igotzea eztabaidatzen ari dira Alemanian

  • Berdeen alderdiko legebiltzarkide Friedrich Ostendorff-ek haragiaren gaineko zerga %7tik %19ra igotzea proposatu du. Eztabaida piztu da, aldeko zein aurkako jarrerekin. Diru bidezko neurriak ezberdintasun sozialetan sakontzen dutela kritikatu du hainbatek.


2019ko abuztuaren 14an - 13:38
Argazkia: Pacma.es.

"Haragiarentzako balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) murrizketa alboratzearen alde nago, [dirua] animalien ongizatearen aldeko neurrietara bideratzeko”, idatzi zuen Berdeen diputatu eta nekazaritza gaietarako bozeramaile Friedrich Ostendorffek. Haragia oinarrizko elikagaitzat onartua dago egun Alemanian, eta ondorioz BEZ murriztua ezartzen zaio. Murrizketa bertan behera uztekotan, zerga %7tik %19ra pasako litzateke.

Ostendorffen artikuluak eztabaida bizia piztu du. Alderdi politikoen artean Berdeetako, Alderdi Sozialdemokratako (SPD) eta Batasun Demokristauko (CDU) zenbait buruk adostasuna agertu dute maila pertsonalean. Beste batzuk aurka azaldu dira. Berdeetako buruzagi Robert Habec-ek proposamena baztertzearen alde egin du. Angela Merkel buru duen CDUren gobernuak adierazi du helburuarekin bat etorrita ere beste bide batzuk eraginkorragoak direla.

Proposamena laster lotu da animalien ongizatea hobetzearekin ez ezik ingurumenaren zaintzarekin. Ekologismoak aspalditik salatu du haragia produzitzea ingurumenaren kalterako dela. Nazio Batuen Erakundeen aditu talde batek berriki adierazi du klima aldaketa gelditzeko haragi kontsumoa murriztea ezinbestekoa dela, beste neurri batzuekin batera. Animalien eskubideen aldeko elkarte gehienek, nola ekologistek, begetariano eta beganoek, begi onez hartu dute aukera.

Dirua muga gisa

Kontsumoa murrizteko prezioak igotzea kritikatu dute hainbat pertsonak eta elkartek. Die Linke alderdi ezkertiarrak adierazi du, esaterako, zergak igotzea “jendarte baztertuei” eragingo liekela nagusiki: diru gehiago dutenek haragi gehiago kontsumitzeko aukera lukete, beraz gehiago kutsatzekoa ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Lehen aldia da klima larrialdiaren harira estatu bat zigortzen duela Europako Giza Eskubideen Auzitegiak

Suitza zigortu du Estrasburgok, estatu horrek bideraturiko klima politikak adindunen eta oro har herritarren osasun eskubidea zangopilatzen duelakoan. Ebazpena txalotu dute talde eta norbanako ekologistek eta diotenaz, ondorioak izanen ditu gainontzeko estatuengan ere, besteak... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


Eguneraketa berriak daude