Indiako gobernuarekiko kritikoa zen hedabide baten aurka egin du Poliziak

  • NewsClick ezkerreko hedabidearen sortzaile eta erredaktore burua eta Amit Chakravarty giza baliabideen arduraduna atxilotu ditu Indiako Poliziak, zenbait egoitza eta hainbat kazetariren etxebizitza ere miatu dituzte.


2023ko urriaren 06an - 10:34
Prabir Purkayastha, NewsClick-eko sortzaile eta erredaktoreburua. Argazkia: Raj K Raj/ Hindustan Times

Astearte honetan, New Delhiko (India) Poliziak NewsClick hedabideko erredakzioa eta bertako hainbat kazetariren etxebizitza zein bulegoak miatu ditu “legez kanpoko finantziazioa” egotzita. Barne Ministerioko goi-kargudunetako batek berretsi du egindako operazioa hedabidearen “propaganda ekiditeko asmoz” egin dela, baita negozioa aurrera ateratzeko hedabideak "atzerriko funtsak" bildu dituzten pertsonak identifikatzeko asmoz ere.

Prabir Purkayastha NewsClick-eko sortzaile eta editore burua eta enpresako giza baliabideen arduraduna atxilotu dituzte eta hamar etxebizitza baino gehiago miatu dituzte.

Hainbat lagunek elkarretaratzea egin zuten asteartean New York Times egunkariaren egoitzaren aurrean, eta "errepresioaren konplizea" izatea leporatu zioten. Izan ere AEBetako hedabide horrek NewsClick eta beste hedabide batzuei leporatu zieten Txinako informazio-propagandaren sare bateko kide izatea, eta salatu dutenez, horrek sustatu du Poliziaren operazioa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: India
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Indiako nekazariek hiribururako martxari eutsi diote

Indiako Poliziak bonba negar-eragileak jaurti dizkiete New Delhira bidean diren milaka nekazariei, gobernuak egin dien eskaintzari uko egin ondoren.


Eguneraketa berriak daude