“Indarkeria obstetrikoa: legalki delituzko kontzeptua, moralki desegokia, zientifikoki onartezina” titulua daraman komunikatua publiko egin du SEGOk (Espainiako Ginekologia eta Obstetrizia Elkarteak). Idatziak adierazpen misogino, kolonialista eta arrazistak barnebiltzen ditu.
Osasun alorreko langileen partetik haurdun dauden emakumeenganako indarkeriarik ez dela existitzen adierazi du elkarteak, Ourenseko (Galizia) Complexo Hospitalario Universitarioko ginekologo David Gómezen izena ahotan hartuta, eta biolentzia obstetrikoaren gaia mahaingaineratu duten gainontzeko ginekologoak interpelatu asmoz. Indarkeria hau medikuntza “espekulatibo” eta “totemiko” baten asmakuntzatzat jotzen du idatziak, eta indarkeria obstetrikoa espekulazio hutsera mugatuta, beraien burua horretaz salbu dela ondorioztatu.
Hautsak harrotu ditu idatziak, eta izan du erantzunik ere. Dona Llum Erditze Errespetagarri baten aldeko Elkarte Katalanak publiko egindako idatzian, itzulingururik barik baieztatzen du SEGOko partaideak auzitegian egonak direla, praxi okerragatik zigortuta. Horrez gain, komunikatua soilik gizonezkoek osaturiko Kontseilu Errektore eta Aholkulariak sinatu izana esanguratsua dela ere nabarmentzen du. “Beti bezala, dena emakumeengatik baina emakume barik?”, diote ironikoki.
Hasieratik amaierara, komunikatuak joera ideologiko nabarmena dauka. Jada tituluan, indarkeria obstetrikoarena delituzko kontzeptua dela adierazten da, Zigor Kodeak halakorik jasotzen ez baldin badu ere. Kontzeptua desegokitzat ere jotzen da moralaren izenean, eta zentzu honetan argi mintzatu dira Dona Llumeko kideak: “beste behin, moraltasunaren izenean, emakumeak jasan eta isildu egin behar gara gure eskubideak urratu eta bortxatzen diren bitartean, haurdunaldia eta erditzea bezalako prozesu fisiologikoak justifikaziorik gabe patologizatzen eta medikalizatzen dituzten bitartean”. Orain artekoa gutxi ez, eta kontzeptua zientifikoki onartezina dela ere adierazten da.
Ez da SEGOren izaera matxista agerikoa egiten den lehen aldia. 2011. urtean elkarteak publiko egin zituen Javier Server Gozálvez ginekologoaren bineta batzuk arrabotsa eragin zuten, horietan ematen zen emakumearen irudia mespretxagarria izateagatik. Egin zitzaizkion kritikak eta jaso zituen salaketen aurren, garai hartan elkarteko presidentea zen José María Laillak defendatu egin zituen binetak: “Gizon honen marrazkia (marrazkien egilea) gauza alai bat da. Ez zaio garrantzia gehiagorik eman behar. Umorea da eta listo. Jendarteak baditu gauza garrantzitsuagoak”.
SEGOk idatzitako komunikatua, baina, ez da indarkeria obstetrikoa ezeztatzera mugatzen. Beraien arrazoiak azalduz idatzitako lerro artean, diskurtso ideologiko misogino, arrazista eta kolonialista antzeman daiteke. Hasieratik gertu, beraien eginkizun nagusia “etengabe emakumeen osasuna hobetzen joatea” dela adierazten dute, ñabardura batekin: “bereziki Espainiakoena eta jaiotzear diren hauen haurrena”. Lehentasun hori markatu eta segidan, elkartearen influentziak beren lurraldetik harago ere eragiten duela diote: “gure influentzia obstetriko-ginekologikoak erabakigarria eta preziatua izaten jarraitzen du SEGOk esku-hartzen duen eremu deprimituetan”. Dona Llumek elkartearen ustezko prestigioa justifikatzeko kolonialismoa eta arrazismoa erabiltzea leporatu die, baita salbatzaile txuriaren konplexua izatea ere.
SEGOk osasunaren berrikuntza eta produkzioari egiten dizkion aurrerakuntzak ere azpimarratzen dira komunikatuan, zeinari elkarte katalanak hurrengo puntualizazioa egin dion: “eremu obstetrikoko aurrerakuntza gehienak emakumeen borroka eta aktibismotik egiten ari dira (…), nahiz eta erresistentziak eta zuen instituzioaren gaitzespena izan”. Ildo honetan, mediku-autoritatearen bitartez emakumeen bizipenei dagokien jakinduriari ezikusia egitea kritikatu diete, baita “beldur patologizadorearen” diskurtsoa erabiltzea eta beraien prozedura zientifikoen menpe egotea onartzen ez duten emakumeak ama arduragabekotzat jotzea ere.
Dona Llumek arreta berezia eskaini dio SEGOren komunikatuko pasarte bati, “misoginoa delako eta bizitzaren ulerkera belizista batean oinarritzen delako”. Elkartearen hitzetan, “erditzean, norbanako bakoitzak bakarrik egiten dio aurre bere etorkizunari, baginako hamar zentimetrotan”. Elkarte katalaneko kideek haurra inoiz bakarrik ez dagoela erantzun dute, eta argitu bagina ez dela “terrorezko pasaleku bat, ez sorginaren trena, ezta segada hilkorra ere”. Bagina, berez, bizia mundura ekartzeko gai dela azpimarratzen dute, batez ere “hirugarren pertsona batzuk izorratzen ez badute”.
“Ama bat SEGOrekin kritikoa bada ez da bere haurrarekiko maitasun faltagatik, baizik eta honekiko maitasun ikaragarriagatik, zeina informatu egiten den bere erabaki propioak hartzeko eta ahalik eta hobekien zaintzeko. Nahikoa da paternalismoaz, nahikoa da gure haurrak guk baino hobeto maitatu eta ezagutzen dituzuela uste izateaz. Ezin daiteke haur bat maitatu bere amarekiko misoginoa izanik”, adierazi dute Dona Llumeko kideek.
SEGOren komunikatuak harrotu ditu hautsak gurean ere. Haurdunaldiak, erditzeak eta erdiondoak etxean bertan artatzeko zerbitzua eskaintzen duten Magale proiektuko emaginak ere haserre agertu dira komunikatuarekin, eta sare sozialetan zabaldutako mezu batean hurrengoa adierazi dute: “Indarkeria obstetrikoa errealitate bat da eta denon erantzukizuna izan beharko litzateke berau salatzea eta ez ukatzea”. Argi utzi nahi izan dute osasun alorreko profesional guztiek biolentzia obstetrikoa erabiltzen ez dutela, eta “ebidentzia zientifikoen arabera eta emakumeak errespetatuz” lan egiten duten baliozko pertsona badirela. Hala ere, oraindik egiteko asko dagoela adierazi dute, komunikatua horren adibide gisa erabiliz.
Beraien jardunak erakutsi die Magaleko kideei indarkeria obstetrikoa indarrean dela, eta zenbait adibide ekarri dituzte gogora. Etxean erditzeagatik emakume bati gamaglobulina anti-D (Rh- baxua izateagatik erditu ostean jarri ohi den txertoa) errezeta ukatu ziotela azaldu dute, eta nola ginekologoak esan zion bakuna nahi izatera ospitalean erditu besterik ez zuela. Beste emakume baten kasua ere jarri dute adibide modura, zeinak erditzea etxean hasi arren ospitalera jo behar izan zuen erditzeak aurrera egiten ez zuelako. “Kulerorik gabe, etzanik eta hankak airean, hiru ginekologok axolagabetzat joaz egindako errieta jasan behar izan zuen”, azaldu dute.
Biolentzia horrek berauei ere eragin diela adierazi dute: “Geu ere presionaturik sentitu gara osasungintzako kargu altuak, etxeko erditzeak artatuz burutzen dugun lan arriskutsuaz ohartarazi asmoz, gure erizaintza elkargoko presidentearekin egindako bilerekin”.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana
Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.
2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.