Indarkeria matxistari aurre egiteko, manifestazioak antolatu ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak

  • Nazioarteko Indarkeria Matxistaren aurkako eguna da larunbatean. Euskal Herriko Bilgune Feministak manifestazioak antolatu ditu Euskal Herriko hiriburuetan,  “zure egia gurea eginez” lelopean.


2017ko azaroaren 24an - 09:26
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Emakumeen hitza zalantzan jartzen duten ororen gainetik, elkartasuna eta babesa adierazi nahi dituzte azaroaren 25eko mobilizazioen bidez: “Gure hitza zalantzan jartzen duten detektibeen dossierren gainetik, justizia egiten ez duten epaitegien gainetik, gure bizipenak ukatzen dituzten jendartearen errelatoen gainetik, hainbat komunikabideren morbo eta egiturazkoa den biolentzia matxistaren desitxuratzearen gainetik, zure egia gurea egiten dugu, elkarri aitortzen eta sinesten diogu”.

Euskal Herriko bost hiriburutan egingo diren manifestazioetara agertzeko deia zabaldu dute:

  • Gasteizen arratsaldeko 18:30ean izango da, Andra Mari Zuria plazatik.
  • Iruñean 20:00etan Gaztelu plazatik
  • Bilbon 18:30ean Jesusen Bihotzetik
  • Donostian 19:00etan Bulebarretik
  • Baionan 11:00etan Udaletxetik

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude