Lanbideren Bizkaiko egoitza nagusiaren aurrean protesta ekintza burutu dute ke bengalekin "egoitza izkutatu asmoz". Indarkeria matxista kasuetan Lanbidek duen jarrera gaitzestea izan dute xede Bizkaiko dozena bat eragilek.
2011tik ari da Lanbide "praktika okerrak" ezartzen genero indarkeriaren biktima diren emakumeei. Hain zuzen ere, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE-RGI) eskumenen kudeaketa Lanbidek beregain hartu zuenetik. Harrezkero, "zenbait politika hipokrita, murriztaile eta kaltegarri" ezarri ditu, batik bat, "era larrian emakumeei eragin dietenak".
Lanbidek "ez du espazio fisiko egokirik" indarkeria paraitu duten emakumeei arreta emateko. Hortaz, ez du erabiltzaileen "intimitaterako eskubidea" bermatzen gaur Argitan elkarteko Karmele Andresek adierazi duenez. Gainera, Lanbideko "langile guztiak ez daude genero gaietan trebatuta", eta bulegoetara jotzen duten emakumeak arreta ematen dien langilearen "gaitasunaren menpe" daude.
Prestazioren bat jaso ahal izateko, urruntze agindua indarrean izan behar dute emakumeek, baina "hori ez dago emakumeen esku, epailea da erabakitzen duena", Andresen arabera. Urruntze aginduak "ezin du argudioa izan DBE-RGI ez emateko".
Seme-alabaren bat duten emakumeek, elikagaietarako pentsioa eskuratzeko, "aita salatzera behartuta daude". Indarkeriaren biktima diren emakumeen kasuan, "ez da beti posible, ezta erraza ere". Horregatik diote gizarte eragileek "salaketaren ondorio ezkorrak baloratu beharrekoak direla".
"Beste baldintza bat gehitzen zaie" indarkeria jasan duten emakumeei. Auzitegian urtebeteko epea baino lehen bideratu behar dute senarrarengandik banantzeko eskaera, eta "ez da zeregin erraza prekaritatea eta zaurgarritasun egoera bizi duten emakume askorentzat".
Arauok idatzi eta erabakitzen dituzten pertsona "emakumeek bizi duten errealitatetik urruti bizi dela" irizten diote.
Bada beste baldintza "zentzugabe bat" Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eskuratu ahal izateko, indarkeria egoeragatik euren etxea utzi behar izan duten emakumeen kasuan, "frogatu beharra daukate aurreko etxebizitzari errendimendu ekonomikoa ateratzen ari direla, adibidez etxea alokatzen". Baldintza hau betetzea "ezinezkoa" zaie "euren egoera pertsonalagatik".
Eskakizunak
"Tratu txarra jasan duten emakumeenganako eskubide urraketa argiaren aurrean", hainbat eskakizun luzatu dizkiote Bizkaiko gizarte eragileek Lanbideri.
- Indarkeriaren biktimei arreta emateko protokoloa osatzea eta protokoloaren kudeaketa udal gizarte zerbitzuek beregain hartzea, edo genero indarkeria pairatu duten emakumeekin lan egiteko trebatuta dagoen Lanbideko langileek.
- Urruntze agindurik ez eskatzea, biktima izaeraren balorazioa baizik; udal gizarte zerbitzuek edo zerbitzu espezializatuek egindako balorazioa.
- Senarrarengandik banantzeko agindua ez eskatzea hain epe murritzean.
- Ohiko etxebizitzaren errendimendu ekonomikoa ez eskatzea -edo jabetzan duen beste edozein ondasunena- udal gizarte zerbitzuek edo zerbitzu espezialiatuek erabaki arte emakumea egoera horri aurre egiteko gai dela.
Albiste hau uriola.eus-ek argitaratu du eta CC by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana
Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.
2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.
Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]
Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.
Adimen Artifizialaz egindako bideoak sareratu dituzte, Mengolini difamatzen dutenak. “Gorrotoa bultzatzea, indarkeria kolektiboa eta bortxazko mehatxuak” izan direla salatu du kazetariak, eta zigor bideari ekingo diola.
Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]
Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute
Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.