Indarkeria matxistagatik hiru gizon atxilotu dituzte azken hiru egunetan

  • Donostia, Bilbo eta Gasteizen gertatu dira erasoak. Atxilotuek 27, 24 eta 35 urte dituzte, hurrenez hurren.


2019ko urtarrilaren 29an - 16:18
Eraso matxista bat salatzeko elkarretaratzea Bilbon (Argazkia: Ecuador Etxea)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urtarrilaren 27ko igande goizaldean gertatu ziren erasoetako bi. Donostian, 27 urteko gizonezko batek emakumezko bikotekidea jo zuen. Segurtasun Sailaren arabera, Ertzaintzak Boulevard inguruetan borroka bat antzeman zuen, bi gizonen artekoa. Bietako batek ikusi egin zuen eraso matxista, eta emakumeari laguntza eskaintzera hurbildu zen. Erasotzailea bere kontra oldartu zen orduan.

Emakumeak zauriak zituen erasoaren ondorioz. Ertzaintzak erasotzailea atxilotu zuen.

Igande goizaldean jazo zen Bilboko erasoa ere. Udaltzaingoak ikusi zuen nola jotzen zuen 24 urteko gizonezkoak emakumezko bikotekidea, eta atxilo eraman zuten.

Asteartean 35 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen, emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta. Segurtasun Sailak adierazi duenez, erasoa pairatu zuen emakumeak salaketa jarri zuen astelehenean. Atxilotua epailearen esku egotera pasa da.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.