Indarkeria matxista, ume baten begiradatik

  • Indarkeria matxista dagoen etxe batean, nolako errealitatea bizi dute seme-alabek? Haur horien azalean jarri da bat baino gehiago, Asun Casasola ipuin lehiaketan parte hartzeko, eta errelato gogorrak utzi dituzte. “Indarkeria matxistari buruz idazten jartzeak gauza asko barnebiltzen ditu, hausnarketa eta salaketa, eta eraldatzeko gakoak. Hori bera asko da ikuspuntu feministatik”.

"Indarkeria pairatzen duten emakumeak ez dira irlak, gertatzen zaienak inguruan ere eragiten du", azpimarratu du Ainara Lopezek.

2023ko martxoaren 08an - 07:20
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nola ikusi eta bizi du indarkeria matxista haur batek? Hori da Asun Casasola ipuin lehiaketak aurtengo idazle helduei jarri dien ariketa, “indarkeria pairatzen duten emakumeak ez baitira irlak, gertatzen zaienak inguruan ere eragiten du; indarkeriak jendarte guztiarengan eragiten duela plazaratu nahi izan dugu”, kontatu digu lehiaketaren antolatzaile Ainara Lopez Zarcok. Batez ere etxe barruko indarkerian zentratu dira aurkeztutako lanak: indarkeria dagoen etxeetan, txikienek egunerokoan jasan behar izaten duten errealitate ilun eta gogorra izan dute hizpide. Azken finean, haien amek pairatzen duten indarkeriaren zuzeneko biktimak dira umeak, erreportaje honetan azaldu genuenez.

Patioan jolasten uzten ez dioten neska edota lagunari gertatzen zaiona ulertzen ez duen haurra, hortik tiraka ere aurkeztu dituzte ipuinak. “Indarkeriak zeharkatzen gaitu eta horren erakusle izan da aurtengo edizioa, haurrek ere modu batean edo bestean pairatzen dute indarkeria”, dio Lopezek. “Egunerokoan zeharkatzen gaituzten matxismoak identifikatu eta landu ezean, errepikatu egingo dira halabeharrez, ez direlako ‘helduen kontua’ bakarrik, jendarte guztiarena baizik”.

Eta mutilen begiradatik?

Zer egin behar dute mutilek edo gizonek indarkeria matxistaren aurrean? Gai hori planteatu die ipuin lehiaketak 16 urte arteko idazleei, gazteen kategorian. Bizi dugun errealitatea "eraldatzeko guztion begirada eta indarrak behar ditugu eta mutil gazteen papera zein garrantzitsua den azpimarratu nahi izan dugu –azaldu du Ainara Lopezek–. Neska eta emakumeoi indarkeriak identifikatu eta salatzeko deia egiten zaigu aldi oro, ahalduntze ariketa asko jartzen da martxan eskoletan zein eskolatik kanpo, baina mutilek zeresan handia dute eta erasoen aurrean eragiteko tresnak eman behar dizkiegu, aliatu bilakatu daitezen, indarkeriaren aurkako borrokara gerturatu eta elkarrekin eragin dezagun”.

"Feminismoaren beste aurpegi bat da Asun, dituen mina eta amorrua eraldatzaile bihurtu dituena; berak bakarrik daki zenbat kilometro egin dituen ikastetxez ikastetxe"

Asun Casasola, borroka baten erreferente

José Diego Yllanesek Nagore Laffage irundarra hil zuen 2008ko Sanferminetan, ezetz esan ziolako. Alabari gertatutakoa salatzen duen borrokalari nekaezina da Asun Casasola, eta haren izena darama ipuin-lehiaketak; aurten ere, bertan izango da sari banaketan. “Asunek egiten duen lana bistaratzea” ere bada lehiaketaren xedea: “Erreferentea da guretzat, feminismoaren beste aurpegi bat da Asun, dituen mina eta amorrua eraldatzaile bihurtu dituena; berak bakarrik daki zenbat kilometro egin dituen ikastetxez ikastetxe. Guztiok gara Nagore eta guztiok gara Asun, guztion artean indarkeria identifikatu eta eraldatzeko indarrak batzera hauspotzen gaitu Asunek”.

Ariketa kolektiboa

Zortzigarren edizioa du aurtengoa Asun Casasola ipuin laburren lehiaketak: “Ariketa zaila da proposatzen duguna; orrialde bakar batean gai konkretu baten inguruan idaztea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula”, eta aldi berean, paperaren aurrean jarri eta indarkeriaz idazten jartzeak berak gogoetarako, salaketarako eta eraldaketarako bideak irekitzen dituela kontatu digu Ainara Lopezek. Azken edizio honetan 370 ipuin jaso dituzte denera (euskaraz eta gaztelaniaz), lehiaketa martxan jarri zutenean finkatu zuten jomuga elikatzen jarraitzen dutenak: “Indarkeririk gabeko bizitzak irudikatzen lagundu nahi duen ariketa kolektiboa” egitea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Zizur Nagusian emaztea hil zuen gizonak behin-behineko espetxealdia etxean beteko du

85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.


Hainbat pertsona atxilotu dituzte eraso sexistak leporatuta Bilboko Aste Nagusiko lehenengo bi egunetan

Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


71 urteko espetxe zigorra ezarri diote Hondarribiko surf irakasle bati, 11 adin txikikori sexu abusuak egitea egotzita

2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]


Algortan izandako taldeko sexu-eraso baten ustezko egileetako bat atxilotzeko agindua eman dute

Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]


Nagusikeria

Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]


Laura Macaya
“Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei”

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


“Intentsitate handiko” bi sexu eraso erregistratu dituzte Iruñeko sanferminetan

Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]


2025-07-14 | ARGIA
Sanferminak “nahi bezala gozatzeko eskubidea” aldarrikatu dute Iruñean, ostiraleko sexu erasoa eta gero

Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]


Zartako eta Radiocrimen taldeek baxu jotzailea kanporatu dute indarkeria matxista leporatuta

Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana


Eguneraketa berriak daude