Aterpetxe bat irekiko dute Angelun, indarkeria matxista jasaten duten emakumeentzako

  • Etxebizitza sozialen ardura duen Office 64 egitura agertu da egitasmoaren alde eta beste hainbat egiturekin elkarlanean segurtatuko du aterpetxearen kudeaketa 2021etik goiti.


2020ko uztailaren 14an - 11:08
Elkarretaratzea uztailaren 11an Baionan, Darmanin Barne Ministro berriaren kontra
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Indarkeria matxista jasaten duten emakumeentzako aterpetxe berri bat irekiko dute Angelun 2021ean. Etxebizitzaren arloko Office 64 egitura agertu da egitasmoaren alde, eta Frantziako prokuradorearekin, Baionako ospitalearekin, departamendu mailako zerbitzuekin eta hainbat elkarterekin elkarlanean gauzatuko dute aterpetxearen eskaintza. Bikotearen indarkeria pairatzen duten emakumeak eta haien umeak bertan egoten ahalko dira hainbat hilabetez.

Gaur egun, Atherpea elkarteak ditu gisa horretako hainbat aterpetxe kudeatzen: hiru etxebizitza (orotara zortzi leku) Baiona-Angelu-Miarritze mailan, beste bi kostaldean (bost leku) eta hiru kostaldearen eta barne aldearen artean (bederatzi leku). Horrez gain, beste hiru apartamendu ere ireki behar liratezke iraila bitartean, hots, beste bederatzi leku.

Elkarretaratzea Baionan

Gerard Darmanin Frantziako Barne Ministroa Baionan egon zen uztailaren 11 honetan, Philippe Monguillot autobus gidariaren heriotzaren harira. Ministroaren etorrera jakin bezain laster, elkarretaratzera deitu zuten hainbat feministek. Orotara, 60 bat lagun bildu ziren bortxaketa bat leporatua zaion ministro berriaren kontra.

 

 


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.