Indar Gorriko hamaika kide ez dira espetxera joanen urtebeteko zigorra adostuta

  • Indar Gorri taldeko hamaika kidek espetxea ekidinen dute urtebeteko zigorra adostuta. Talde kriminaleko kide izatea leporatua zieten. Horrez gain, 900 eta 1.900 euro arteko isunak ere jarriko dizkiete lesio delituak konspiratzeagatik.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 07an - 13:46
Argazkia: Euskalerria Irratia.

Indar Gorri taldeko hamaika kidek espetxea ekidinen dute urtebeteko zigorra adostuta. Talde kriminaleko kide izatea leporatua zieten. Horrez gain, 900 eta 1.900 euro arteko isunak ere jarriko dizkiete lesio delituak konspiratzeagatik.

Gaur zen hastekoa Osasuna futbol taldearen Indar Gorriko hamaika kideren aurkako epaiketa, gaizkile taldeko kide izatea leporatuta, baina bi aldeen artean akordioa erdietsita ez da epaiketarik izanen. Fiskaltzak eta akusatuen defentsek zigor leunago bat adostu dute.

Indar Gorriko kideei gaizkile taldeko parte izateaz gain, aurkari zituzten futbol taldeen muturreko jarraitzaile taldeei indarkeriaz aurre egin eta lesio delituak eragiteko azpijokoa egitea egotzi zieten.

2017ko apirilean Iruñeko bigarren instrukzio epaitegiak onartutako ebazpenaren arabera, 21 pertsona auzipetzeko zantzuak zeuden delitu horrengatik. Izan ere, idatzian zehazten zenez, Osasuna jarraitzeko aitzakiaz, hainbat hiritara joaten ziren "lesio delituak egiteko, larriak ziren ala ez axola gabe", edo eztabaida jendetsuetan parte hartzeko, "aurkarien jarraitzaileen aurka liskar fisikoak" bilatzeko.

Ekainean, Ministerio Fiskalak akusazio idatzia aurkeztu zuen 11 kiderentzat; beste 10 pertsonaren aurkako prozedurak artxibatu egin zituzten.

Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CA Osasuna
Indar Gorriko 61 kide atxilotu dituzte Iruñean

Espainiako Polizia Iruñean, Sevilla eta Madrilen egiten ari den operazio baten barnean atxilotu dituzte. Iazko urrian Betis-Osasuna partidaren aurretik egondako istiluak ikertzen ari dira.


Eibarko hainbat zaletuk Stefan Simic kanporatzeko eskatu dute, bere jarrera diskriminatzaileengatik

Zuzendaritzaren jarrera ere salatu dute, jokalariaren sare sozialak eta iritziak ezkutatzeagatik. Bestalde, Osasunako zaletuek ere polemika piztu dute: alde batetik, igandean Greenwood Getafeko jokalariaren aurkako oihuak egin zituzten (bikotekideari tratu txarrak egitea egozten... [+]


2023-07-12 | Ilargi Manzanares
Boixos Nois taldeko hamabi kide atxilotu dituzte, iaz Iruñeko Ezpala tabernari eraso ziotelakoan

Iazko azaroan Ezpala tabernak jaso zuen erasoa leporatzen zaie atxilotuei. Boixos Nois taldea FC Bartzelonako zale erradikal ultraeskuindarren taldea da, eta Ezpala taberna Osasunako jarraitzaileen topagune ohia.


Kargutik kendu dute Osasunako Segurtasun Zuzendaria, ikurrina eta Nafarroako bandera kentzeagatik

Klubeko Zuzendaritza Bartzordeak adierazi du "oso larria" izan zela gertatutakoa. Urtarrilean ikurrina, Nafarroako bandera eta pankarta bat kendu zituen Espainiako Poliziak Sadar futbol zelaian.


2023-02-08 | Jon Torner Zabala
Osasuna futbol taldeak akordioa egin du beste apustu etxe batekin

Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.


Eguneraketa berriak daude