Inauteriak 2020 oinarrizko egutegia

  • Urte berria hastearekin batera sartu gara inauteri garaian ere. Han eta hemen festan murgiltzen hasi dira, baina data nagusiak otsaileko laugarren astean egokituko dira aurtengoan. Sarrera honetan neguko festetako hainbat proposamen jaso eta 2020. urteko inauterietako oinarrizko egutegia osatu dugu. Gogoratu, aurten Altzürüküko gazteek emango dituztela maskaradak eta aurrez argitaratua dugu maskaraden egutegia ere.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urtarrilaren 23an - 08:58
Momotxorroa, Altsasu, 2015-02-17 / Eire Vila. Dantzan

2020an hauek izango dira inauterietako data nagusiak

  • Otsailaren 20a, Ostegun gizena, Eguen zuri, Orakunde, Urdelardero, Emakunde, Otsalbiko, Sasikoipetsu
  • Otsailaren 21a, Ostirala, Ostiral mehea, Barixaku erregularra...
  • Otsailaren 22a, Larunbata, Inaute larunbata edo Zaldunita bezpera
  • Otsailaren 23a, Igandea, Inaute igandea, Zaldunita...
  • Otsailaren 24a, Astelehena, Astelehen inautea, Astelehenita...
  • Otsailaren 25a, Inaute asteartea, Asteartita, Asteartiñabete, Aratuste martitzena...

 

Inauteriak 2020 egutegia

Urtarrilak 23, osteguna

  • Aurtitz: Joaldunen puska biltzea 

Urtarrilak 26, igandea

  • Ituren: Joaldunen puska biltzea
  • Aurtitz: Joaldunen puska biltzea

Urtarrilak 27, astelehena

  • Ituren, Aurtitz eta Zubieta: Mozorroak eta Joaldunak

Urtarrilak 28, asteartea

  • Zubieta, Aurtitz eta Ituren: Mozorroak eta Joaldunak

Otsailak 1, larunbata

  • Beskoitze: kaskarotak

Otsailak 2, igandea

  • Beskoitze: kaskarotak

Otsailak 6, osteguna

  • Arantza: Mozorro zuriak
  • Otsailak 7, ostirala
  • Arantza: Mozorro zuriak

Otsailak 8, larunbata

  • Arizkun: Gizakundea
  • Andoain: Axerien puska biltzea
  • Beskoitze: kaskarotak
  • Donostia: Kaldereroak

Otsailak 9, igandea

  • Altzürükü: Maskaradak
  • Luhuso: Libertimendua
  • Beskoitze: Kaskarotak
  • Donibane Lohizune: Kaskarotak
  • Donostia: Inudeak eta Artzainak

Otsailak 15, larunbata

  • Lizartza: Puska biltzea eta inauteri dantzak
  • Arano: Zomorroak, puska-biltzea eta zahagi-dantza
  • Oiartzun: Ihote-dantzak, intxixuak eta sorginak
  • Eibar: Koko marruak baserriz-baserri eskean eta koko-dantzak
  • Ilarduia, Egino eta Andoin: Inauteriak
  • Iruñea: Kauterak
  • Bera: Kaldereroak
  • Irun: Kaldereroak
  • Donibane Lohizune: Hartzaren eguna
  • Beskoitze: Kaskarotak

Otsailak 16, igandea

  • Amikuze: Libertimendua
  • Iruri: Maskaradak
  • Lizartza: Puska biltzea eta inauteri dantzak
  • Irun: Inude eta artzaiak

Otsailak 20, ostegun gizena

  • Eskoriatza: Urdelardero eguna
  • Errenteria: Azeri-dantza
  • Lezo: Trapujaleen jaitsiera

Otsailak 21, ostiral mehea

  • Agurain: Porreteroa eta Sorgina
  • Segura: Hartzaren esnaera
  • Ziburu: Sorgin gaua
  • Eibar: Kaldereroak

Otsailak 22, Inaute larunbata

  • Beskoitze: Kaskarotak
  • Donibane Lohitzune: Ihauteri nagusia
  • Bakaiku: Kamarroak
  • Gallarta: Kalez-kaleko eskea eta dantzak
  • Olazti: Zamarroak eta Neskak
  • Galdakao: Altsasuko inauteria
  • Cintruenigo: Zarramuskeroak
  • Hernani: Azeri-dantza
  • Donostia: Jardinzayen konpartsa
  • Durango: Surrandiak
  • Oñati: Oñatiko inauteria
  • Agoitz: Kaskaboboak eta Maskaritak
  • Amezketa: Talai-dantzariak
  • Irun: puska biltzea
  • Beasain: dantza-desfile herrikoia

Otsailak 23, inaute igandea edo Zaldunita

  • Beskoitze: Kaskarotak
  • Ezpeize-Ündüreine: Maskaradak
  • Garazi: Libertimendua
  • Iruñea: Iruinkokoa, libertimendua
  • Bera: Inude eta artzaiak
  • Zalduondo: Markitos
  • Amezketa: Talai-dantzariak
  • Abaltzisketa: Txantxoak
  • Aretxabaleta: Txino-dantza
  • Lesaka: Goitarrak
  • Lesaka: Zakuzarrak
  • Markina-Xemein: Zahagi-dantza eta Hartza
  • Mundaka: Atorrak
  • Azpeitia: Elegante eguna
  • Gernika: Marrauen soka-dantza
  • Antzuola: Sorgin-dantza
  • Donostia: Jardinzayen konpartsa
  • Irun: Puska biltzea
  • Unanu: Mamuxarro gazteak

Otsailak 24, inaute astelehena

  • Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean
  • Bera: Zingar-arraultze eskea
  • Goizueta: Puska biltzea baserrietan
  • Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
  • Burlata: Martingala

Otsailak 25, inaute asteartea

  • Arizkun: Sagar-dantza eta Hartza
  • Lantz: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak
  • Goizueta: Zahagi-dantza
  • Lesaka: Fraindarrak arraultze-eskean
  • Laudio: Lezeagako sorgina
  • Unanu: Mamuxarroak
  • Altsasu: Momotxorroak
  • Burlata: Martingala
  • Agoitz: Kaskaboboak eta Maskaritak
  • Lekeitio: Estudiantina
  • Eskoriatza: Kukumarroak
  • Kanpezu: Toribio
  • Errenteria: Sardinaren ehorzketa
  • Arbizu: Txatamorroak, aittun handiya ta amin txikiya
  • Erratzu: Damak

Otsailak 29, larunbata

  • Trapagaran: Carrascoliendas
  • Irisarri: Libertimendua
  • Gamere: Maskaradak

 

Maskaradak Zuberoan (gainontzeko datak)

  • Martxoak 7: Idauze-Mendi
  • Martxoak 14: Maule-Lextarre
  • Martxoak 21: Urdatx-Santa Grazi
  • Martxoak 28: Aloze eta Atharratze
  • Apirilak 5: Larraine
  • Apirilak 12: Barkoxe
  • Apirilak 19: Muskildi
  • Apirilak 26: Garaibi (Urdiñarbe-Altzürükü)

 

Oharra: Gogoratu, erreferentzia moduan erabiltzeko dela egutegi hau, izan ere, egutegia argitaratzeko orduan hainbat ospakizun ezin izan ditugu konfirmatu, inauteri asko azken orduan antolatzen baitira (batzutan gertatu arte ez baita jakiten egingo denik ere...), beraz, inora joan aurretik konfirmatu. Zerbait zuzendu edo osatu nahi izanez gero utzi erantzuna azpian. Ongi pasa inauteriak!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inauteriak
2025-03-10 | Behe Banda
Kartoizko eta prezintuzko eskultura, ama, ni eta pailazo bat

Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Emakume bat lehen aldiz Lantzeko inauterietako Ziripot pertsonaia izan da

Lantzeko inauteri txikien kalejira ikusle guztien begietara urtero modukoa izan zen. Txatxoak, Zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin herriko ostatuko ganbaratik jaitsi eta herritik barna bira egin zuten txistularien laguntzarekin. Askok, ordea, ez zekiten une historiko bat bizitzen... [+]


2025-03-03 | Ahotsa.info
Iruinkokoa, Iruñeko iñauteri euskaldunen bersignifikazioaren aurka

Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.


2025-02-18 | Euskal Irratiak
Miarritzeko euskal ihauteriak berpiztu dituzte tokiko elkarteek

Hamarkada batez lokarturik izan ondotik, otsailaren 22an iratzarriko dute hartza Miarritzen. Festilasaik, Arroka elkarteak, Maritzuli dantza konpainiak, Gaztetxeak eta Ikastolak bat egin dute, aurten, programazio berezi bat eskaintzeko.


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-06 | dantzan.eus
Lazkaon aspaldi galdu ziren inauteriak berpiztuko dituzte

Lazkaon 1960-70ko hamarkadan galdu ziren inauteriak berreskuratzeko asmotan dabiltzala irakurri dugu azken asteetan. Festa haietatik abiatuta herriko hainbat talde elkartu eta otsailaren 28an plazaratuko dira inauteriak ospatzera. Xehetasun gehiago jakin nahian Oin Arin dantza... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
“Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera”

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


Irungo inauterietako kartel irabazlea adimen artifizialak egina dela salatu dute

Irungo inauterietako kartel lehiaketa irabazi duen gizonak adimen artifizial bidez sortu du irudia, ziurtatu du Luis Doviso diseinatzaileak: “Iruzur egin du, bere burua egiletzat aurkeztu duen pertsonak ez duelako kartela egin, makina batek baizik”. Jakin gabe,... [+]


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


Inauteritako puska-biltzeak; festa, dantza eta jan-edana

Baserriz baserri eta etxez etxe ibili ohi dira Euskal Herriko hainbat mozorro dantzan eta kantuan, trukean zerbait jasoko duten itxaropenez. Atea jo eta ezkaratzetan egin ohi da festa. Askotan atarian ez ezik etxe barruetaraino sartzen dira mozorroak eta mahai bueltan egiten... [+]


2023-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2023 oinarrizko egutegia

Urtarrilarekin batera iritsi da inauteri garaia. Maskaradak eta kaskarotak martxan dira, baita beste zenbait inauteri goiztiar ere. Data nagusiak, ordea, otsailean izango ditugu aurtengoan. Otsailaren 16an izango da Ostegun gizen eta 21ean Inaute asteartea. Inauteri garaiko... [+]


Tolosako inauterietan txosnak ohiko lekuan mantentzea exijitzeko kanpaina egiten ari dira

Urtero legez Euskal Herria Plaza eskatu du Tolosako Txosna Batzordeak, baina salatu duenez, udalak aldebakarrez erabaki du txosna gunea Plaza Berrira lekualdatzea.


Eguneraketa berriak daude