Iñaki Azkuna Bilboko alkatea ostegunean hil da bere etxean. Familia eta ingurukoak ondoan izan ditu azken momentura arte.
Durangon jaioa 1943an, Medikuntza eta kirurgia ikasi zuen Salamancako Unibertsitatean eta 1966an lizentziatu zen. Bost urte geroago doktoretza amaitu zuen. 1973. urtetik aurrera, medikuntza fisiko eta erradiologiako irakasle izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Urte berean, Gurutzetako Ospitaleko mediku bihurtu zen.
1981ean Gurutzetako Ospitaleko lehendakari izendatu zuten. Bi urte geroago, Osakidetzako zuzendari. Eta 1989an EAEko Lehendakaritzako idazkari orokor izendatua izan ondoren, Eusko Jaurlaritzan Osasun sailburu ibilbideari ekin zion 1991an. 1999tik izan da Bilboko alkatea. Bere agintaldiak bat egin du hiriaren azken urteetako eraldaketa handiarekin.
Emaztearen heriotza eta osasun arazoak
2012ko irailaren 14an, Azkunaren emaztea hil zen. 2013ko urtarrilean, Munduko Alkate saria eman zion City Mayors Fundazioak, Bilbo eraldatzeagatik.
2014ko otsailaren 22an, jatetxe batean otordua egiten ari zela kordea galdu zuen, eta ospitalera eraman zuten. Martxoaren 20an hil da. (iturria: Wikipedia).
ARGIAk Azkunari egin zion azken elkarrizketa bideoan: