Iñaki Anasagasti EiTBko tertuliak modu irregularrean kobratzen saiatu zen 2016an

  • Hala Bedik eman du albistea: EAJko politikari ohiak En Jake saioaren ekoiztetxeari idatzi zion, tertuliaren ordaina telebista-aparailu batekin egiteko eskatuz. Bost tertulietan parte hartzearen pareko prezioa zuen telebistak.


2019ko maiatzaren 22an - 11:41
Hala Bedik argitaratu duen mezua, Iñaki Anasagastik idatzitakoa.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Iñaki Anasagastik Prime Time Media ekoiztetxeari idatzitako mezua eman du argitara Hala Bedik. Prime Time Mediak EiTBren En Jake saioa ekoizten du, besteak beste. Gasteizko irrati librearen esanetan, tertulian parte hartzen duten pertsonek 150 euro kobratzen dute saioko. Dirutan jaso ordez, telebista baten truke kobratuta, ordea, fakturatu eta deklaratu gabe geratuko litzateke.

2016ko ekainaren 8koa da mezua. “Corte Inglesean egon naiz 750 euro inguruko telebista baten bila, produktu mota horiek ekoiztetxe baten ohikoak direla uste baitut”, idazten dio Prime Time Mediari Anasagastik hitzez-hitz gazteleraz. Jarraian, erosketa egin ahal izateko eman beharreko urrats guztiak jakinarazten dizkio EAJko politikari ohiak ekoiztetxeari.

EiTBko esleipendunen “Top 10ean” kokatzen du Prime Time Media ekoiztetxea Hala Bedik, 2007-2017 epealdian. Beste izen bat eduki zuen ekoiztetxeak aurretik, 3Koma. Egun EAJren BBBko presidentea den Itxaso Atutxa edo Iñaki Anasagastiren anaia den Koldo Anasagasti zituen kideen artean.


Ustelkeria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.